Ilgora Emankorra

Ilgora Emankorra[1] Ekialde Hurbileko eskualde historiko bat da, Antzinako Egiptoko, Mediterraneoko ekialdeko eta Mesopotamiako lurrak barne hartzen dituena. Eskualde hura jotzen da Mendebaldeko Neolitoko iraultzaren eta lehen zibilizazio historikoen sorlekutzat.
Ilgora Emankorreko lurrak emankorrak dira inguruko lurrekin alderatuta. Hartara, hegoaldean Siriar basamortua du muga; ekialdean, Zagros mendiak; iparraldean, Anatoliako lur menditsuak; eta, mendebaldean, Libiar basamortua
Ilgora Emankorra terminoa James Henry Breasted (Chicagoko Unibertsitatea) arkeologoak sortu zuen, ingelesez, geografia eremu horrek ilgoraren forma duela eta.