Putzubeltz ur-jauzia
Putzubeltz ur-jauzia | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°10′19″N 1°44′39″W / 43.17193°N 1.74406°W43°10′19″N 1°44′39″W / 43.17193°N 1.74406°W |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Udalerria | Arantza |
Putzubeltz ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da izen bereko errekan kokatuta dagoena, Bortziriak eskualdeko Arantza udalerriko lurretan, Aientsa eta Azkilarrea auzoen artean. 10-15 metroko jauzia egiten du urak harrizko horma beltz baten aurrean eta behean putzua eratzen da.
Inguruko mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ur-jauzi hau Mendaurreko mendilerroko mendi garaiez inguratuta dago. Horrela zirko-erdi baten zentroa da ur-jauzia, zirko horrek 800 metroko desnibela du eta 2,5 kilometroko diametroa. Inguruko mendiak honako hauek dira:
- Mairubaratzeta, 851m
- Mendaur, 1.131 m[1][2]
- Mendieder, 1.071 m
- Arainburu, 1.054 m
- Loitzate, 1.048 m
- Ekaitza, 1.046 m
- Komizko Gaina, 1.037 m
- Negusoro, 857 m
Putzubeltz erreka eta bere adarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Putzubeltz errekak beste errekatxo hauen urak jasotzen ditu ur-jauzia baino lehen: Imintzako erreka, Txinurtiko erreka eta Munierko erreka.[1]
Ur-jauziapasa eta metro batzuetara Beraskun errekarekin batzen da, eta beste errekatxo hauen urak ere jasotzen ditu ur-jauzia pasa ondoren: Bordaberriko erreka, Egusuetako erreka, Bidartxoetako erreka, eta Arribeltzeko erreka.
Putzubeltz erreka Latsako errekara eramaten ditu urak, eta horrek Bidasoara, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan.
Bertara nola iritsi[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arantza herritik bi bide daude ur-jauzira heltzeko, bat Aientsa auzotik eta bestea Azkilarrea auzotik. Bide biak konbinatuz 9 km-ko ibilaldi zirkular egin ohi da ur-jauzia bisitatzeko.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Arantza. Toponimia. Nafarroako Euskararen Mediateka» www.mediateka.eus (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua) (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
- ↑ «Arantza-Arruzpi-Aientsa-Putzubeltz-Arantza» Wikiloc - Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aitzondoko ur-jauzia (Gipuzkoa)
- Bisusta ur-jauzia (Nafarroa)
- Delikako ur-jauzia (Araba)
- Goiuriko ur-jauzia (Araba)
- Xorroxin ur-jauzia (Nafarroa)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Arantzako zirkutik txango zirkularra Vasco de Camping.
- Putzubeltz_ur-jauzia.