Edukira joan

Aitzondoko ur-jauzia

Koordenatuak: 43°18′26″N 1°46′19″W / 43.3071657°N 1.7720627°W / 43.3071657; -1.7720627
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzondoko ur-jauzia
Motaur-jauzia
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′26″N 1°46′19″W / 43.3071657°N 1.7720627°W / 43.3071657; -1.7720627
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaBidaso Beherea
UdalerriaIrun

Aitzondoko ur-jauzia Aiako Harria Parke Naturalean dagoen ur-jauzia da, Bidasoa beherea eskualdeko Irun udalerriko lurretan (Gipuzkoa), Meaka auzoan.

Irusta ur-jauzia izenarekin ere ezaguna da. Ur-jauzi hau Ibarla errekaren ibilbidean aurkitzen da; Aiako Harriko Azkain mendiko magaleko granito-harkaitzetatik 100 metro behera amiltzen da ura.[1]

Garaiaren arabera, ur emaria oso desberdina da.[2]

Bertara nola iritsi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide zirkularraren hasiera Irun herrian bertan hasten da, Ola sagardotegitik Ibarla auzoan.[4][5] Sagardotegi hori XIII. mendean Arantzeteko burdinola izan zen, eta hiru metroko zabalerako kareharrizko hormak.

Irugurutzetako labeak ere ingurune horretan daude. Meazuri, Meagorri, Aitzondo eta Basakaitzeko inguruetan ateratzen zen burdin karbonatoa Aitzondoko mehargunean dagoen Irugurutzetako labeetan kiskaltzen zuten. Labeetaraino, bagonetaz edo kableen bidez garraiatzen zuten minerala.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Aitzondoko ur-jauzia (2,1 km)» www.uragentzia.euskadi.eus (Ura, Ur Agentzia, Eusko Jaurlaritza) 2014-09-23 (kontsulta data: 2019-04-19).
  2. Arrizabalaga, Mikel. «Irugurutzetako labeak» Berria (kontsulta data: 2019-06-08).
  3. Arrizabalaga, Mikel. «Irugurutzetako labeak» Berria (kontsulta data: 2021-06-01).
  4. a b «Aiako Harria» www.bidasoaturismo.com (kontsulta data: 2019-04-19).
  5. «Aiako Harria: Iruguretzetako labeak / Aiztondoko ur-jauzia /Meakako landa-eremua» (pdf) Irun Berdea (kontsulta data: 2019-04-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]