Bortziriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Picto infobox map.png
Bortziriak
Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Lesaka 0001.jpg

Lesaka.
Kokapena
Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Cinco Villas.svg
Ezaugarriak
Azalera 262,1 km²
Biztanleria 8.703 (2013)
Dentsitatea 33 biztanle/km²
Udalerriak Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka
Herririk handiena Bera (3.691 biztanle)


Bortziriak edo Bortzerriak Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dagoen eskualde mugakoa da, 8.500 biztanle inguru dituena (2017an, 8.700 2013an). Gipuzkoa eta Lapurdirekiko mugan dago. Nafarroako iparraldean, hauxe da zonalderik industrializatuena.

Bera da herririk handiena.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde hauek ditu mugakide: mendebaldean Bidasoaldea-Txingudi eta Oiartzualdea; iparraldean Ezpeletako kantonamendua; hegoaldean Sunbilla herria eta Malerreka eskualdea; eta ekialdean Baztanaldea.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeari bortz herri hauek ematen diote izena, alfabetikoki ordenaturik:

Udalerria Biztanleak (2013) Biztanleak (2017) Azalera Dentsitatea
Arantza 634 623 31.71 19.65
Bera 3.829 3.763 35.33 106.51
Etxalar 829 808 46.28 17.46
Igantzi 627 626 16.56 37.8
Lesaka 2.784 2.737 55.56 49.26
Guztira 8.703 8.557 185.44 46.14

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiako harria (837 m) Bortzirietako ipar-mendebaleko muturrean dago, Gipuzkoako Oiartzualdea eta Bidasoaldea eskualdeekin mugakide, Lesaka, Irun eta Oiartzun artean. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Pirinioetako lehen tontorra da, itsasotik begiratuta. Hortik gertu, Bianditz (844 m) eta Larhun (905 m) mendia ere aipatzekoak dira, azken hau Bera, Sara eta Azkaine artean dagoena. Mendaur (1.1.31 m) eta Izu (829 m) bertzela Arantza aldean daude kokatuta.

Bidasoa da Bortzirietako ibai nagusia, Igantzitik eta Beratik igarotzen da, hegoaldetik Sunbillatik etorrita. Gipuzkoan sartzen da Endarlatsa auzotik pasatuta. Bidasoko bide berdea Doneztebetik Beraraino luzatzen da gaur egun, ibaiaren ibilbidetik paraleloa doana eta garai bateko Bidasoko trenaren bidearen zati bat hartzen duena.

Bestela, Lesakan Endara urtegia aipatzekoa da, izen bereko auzoan dagoena eta San Anton izena ere hartzen duena. Aritxulegi inguruan kokatuta dago, lehen aipatutako Aiako Harriaren azpian. Endara ibaiaren urak jasotzen ditu.

Paisaiari dagokionez, zelaiak, iratzeak eta pinudi, harizti, pagadi eta gaztainondo basoak dira nagusi, klima ozeanikoarekin lotuta.

Eraikin nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Garaiko ingurunerik euskaldunenen artean dugu Bortziriak, euskal hiztunak biztanleen % 70etik gora izaki. Ehuneko altu horren erakusle, UEMAko kide dira Arantza, Bera, Igantzi eta Etxalar herriak. Aurki Lesaka ere UEMAkide izango da, eta orduan eskualde osoa izango da UEMAko kide. Eskualdeko berezko hizkera nafar-lapurterakoa da.

Ttipi-Ttapa komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu. Halaber, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun Bortzirietan.

Bortziritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa