Loitzate
Loitzate | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.048 m |
Prominentzia | 135 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′27″N 1°46′55″W / 43.1575°N 1.7819°W |
Mendikatea | Mendaurko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Nafarroa Garaiko eskualde | Larraun-Leitzaldea |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Iturengo Aurtitz auzoa, Zubieta, Arantza eta Goizueta |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Loitzate edo Irain Nafarroako Malerreka, Leitzaldea eta Bortziri eskualdeen artean kokatzen den mendia da. Igotzeko ohiko bideak Iturengo Aurtitz auzoa, Zubieta (2 ord. 45 min.), Arantza (3 ord.) dira.[1]
Ekialdetik begiratuta ez da mendi nabarmena, Mendaurren hurbiltasunak itzaltzen baitu eta Ekaitza dago gero gainera tartean, izen gogoangarriagoarekin eta... eta nekatu egiten dira oinak gainera Loitzatera heltzerako, nahiz eta bidea ederra izan.
Mendebaldetik begiratuz gero, ordea, itxura nabarmenagoa du, izan ere berea da Mendaurren hasi eta mendebaldera luzatzen den mendikateko 1000 metrotik gorako azken tontorra. Badu aldamenean beste tontor apalago bat Nafarroako toponimia ofizialean Artikutza izenarekin azaltzen dena (1042 m.) eta, bien artean, Zubieta aldetik bizkarrean gora igotzen den bide zahar baten ataka, Elamako bailarara sarrera ematen duena.
Tontorrean erpin geodesikoa eta Baskonia Mendi Taldearen txarlontzi dotorea, aterpe bat irudikatzen duena. Argazki zaharretan horren setatia ematen duen txarrantxazko hesia desagertua da, larrean han-hemenka sakabanatuta ageri dira orain orduko esola zuriak (2022).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Loitzate (Mendikat)