Pyrochroa coccinea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pyrochroa coccinea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaFire-coloured beetle (en) Pyrochroidae
GeneroaPyrochroa
Espeziea Pyrochroa coccinea
Linnaeus, 1761

Pyrochroa coccinea Pyrochroidae familiako kakalardoa da. Europan bizi da eta kolore gorri biziagatik da ezaguna. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1][2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 20 mm inguruko luzera duena. Burua beltza du baina pronotoa eta elitroak kolore gorri bizikoak dira. Hainbat hizkuntzatan "kardinala" esaten zaio. Buruan antena beltz luzeak ditu eta hortzakatuak dira. Gorputzaren itxura nahiko estua eta luzea da[3].

Beldarra marroia da. Isatsean bi arantza eta bi borobil beltz ditu, horrela ematen du benetako burua hor daukala eta uste baino handiagoa dela.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz enborretan eta loreetan aurkitzen dira eta haragijaleak dira. Intsektu txikiagoak harrapatzen dituzte. Kolore gorriak harrapariak uxatzen ditu, toxikoa dela adierazten baitu. Karantidina sustantzia jariatzen du[4].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak maiatza eta ekaina artean ikusten dira. Emeak enbor zaharretan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Udaberrirako nahikoa hazi denez pupa eratzen du enbor barruan eta apirileko egun epeletan hasten dira helduak ateratzen[4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. (Ingelesez) «Cardinal beetle (Pyrochroa coccinea) - JungleDragon» www.jungledragon.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. a b (Ingelesez) «Pyrochroa coccinea» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]