Quod erat demonstrandum

Wikipedia, Entziklopedia askea

"Quod erat demonstrandum" lokuzio latindar bat da eta "frogatu nahi zena" esan nahi du. "Q.E.D." bezala laburbiltzen da. Bere jatorria ὅπερ ἔδει δεῖξαι esaldi grekoan dago (ΟΕΔ laburduraz erabilia), eta matematikari askok beren demostrazioen amaieran erabiltzen zuten, hipotesi edo teorema jakin bat frogatua zegoela azaltzeko. Euklidesek, adibidez, asko erabiltzen zuen lokuzio hau.

Matematikaren arloan ez ezik, filosofoek ere erabili izan dute lokuzio hau, Spinozak, adibidez.

Gaur egun ez da hain ohikoa "Q.E.D." erabiltzea demostrazioen amaieran. Gaur egun gehiago erabiltzen da karratu beltz bat (), Paul Halmos-en ereduari jarraiki. Karratu zuri bat ere erabiltzen da batzuetan (), edo bi barra (//).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.