r/wallstreetbets
r/wallstreetbets | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2012 |
Honen izena darama | Wall Street |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Argumentu nagusia | Baloreen merkatua |
Gertaera nabarmenak | GameStopen motzean estutzea |
reddit.com… | |
/r/wallstreetbets, WallStreetBets edo WSB balore-burtsako akzion eta opzioetan oinarritutako subreddit bat da.
Subreddittaren leloa "4chanek Bloomberg terminal bat aurkitu izan balu bezala" da[1]. Euren merkatuko estrategia erasokorrengatik ezaguna da, batez ere espekulazio handiko eremuetan mugitzen delako. Subredditteko kideetako asko saltzaile txikiak dira, edo arriskuaren kudeaketa teknikak ezagutzen ez dituzten inbertsore txikiak, beraz euren jarduerak gehiago du apustutik merkatutik baino. Komisiorik kobratzen ez duten brokerren eta mugikor bidezko aplikazioen gorakadarekin, burtsa-teknika hauen gorakada ekarri du. Komunitateko kideek askotan ikusten dute euren jarduera egoera finantzario propioak hobetzeko aukera gisa, diru-sarrera gehigarriak lortuz. Kideetako batzuek mailegu bidezko kapitala erabiltzen dute, komunitatean arrakasta duten akzioak erosiz[2][3][4][5][6].
GameStop afera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko urtarrilaren 21ean r/WallStreetBetseko erabiltzaileek motzean estutze bide bat ireki zuten GameStop enpresaren gainean, euren akzioen prezioak gora nabarmen igoz. Prozesu hau hasi zen Citron Researchek aurreikusi zuenean akzioen prezioak nabarmen jaitsiko zirela[7]. Akzioen prezioa %600 igo zen urtarrilaren 26an, eta hegazkortasun handia zela eta, kotizazioa behin baino gehiagotan eten behar izan zen[8][9].
Urtarrilaren 24an r/WallStreetBetseko moderatzaile batek idatzi zuen ez zegoela inongo esfortzu antolaturik akzio konkretu batzuk bultzatzeko edo gomendatzeko. GameStopek %92,7 irabazi zuen unean, urtarrilaren 26an, Elon Muskek txio bat egin zuen subreddit hau aipatuz, oraindik jende gehiago erakarriz[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «A Guy on Reddit Turned $766 Into $107,758 on Two Options Trades» Bloomberg.com 2019-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «Meet the Bros Behind /r/WallStreetBets, Who Lose Hundreds of Thousands of Dollars in a Day—And Brag About It» Money (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «How a Profane Subreddit Moved the Market (Podcast)» Bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «You Probably Shouldn’t Bet Your Savings on Reddit’s ‘Wallstreetbets’» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «Irrational Exuberance: An Interview With WallStreetBets Founder Jaime Rogozinski» SumZero (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Lyons, Kim. (2021-01-22). «GameStop stock halts trading after Reddit drama» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Li, Yun. (2021-01-26). «GameStop jumps another 90% above $140, but short sellers aren't backing down» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Kilgore, Tomi. «GameStop's stock rockets again in volatile trading, while company has not released news or commented» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Bursztynsky, Jessica. (2021-01-26). «GameStop jumps after hours as Elon Musk tweets out Reddit board that's hyping stock» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).