4chan

Wikipedia, Entziklopedia askea
 4chan
Jatorria
Sortzailea(k)Christopher Poole (en) Itzuli
Sorrera-urtea2003
Honen izena darama2chan
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen eragina jaso duFutaba Channel (en) Itzuli
Kokapena
JabeaHiroyuki Nishimura (en) Itzuli eta Christopher Poole (en) Itzuli

4chan.org
Twitter: 4chan Edit the value on Wikidata
4chanen logoa

4chan (japonieraz: Yotsuba, “lau hosto”) 2003an sortutako irudien taula bat da. Esan daiteke irudi taulaz osatutako foro guztien artean eragin handiena izan duena eta zaharrenetakoa 4chan dela. Fororik bisitatuena izateko arrazoirik nagusiena legalitatearen mugan kokatzen dela da. Gaur egun ere aktibo jarraitzen du prentsan sarri agertzen den web orrialde hau. Hasiera batean argitaratzeko eta mangari eta animeari buruz eztabaidak izateko erabilia izan zen. Bere erabiltzaileek gehienetan modu anonimoan argitaratzen dituzte gauzak eta toki hau azpikulturekin eta aktibismoarekin lotua izan da, aipagarriena Chanology Proiektua da. Web orrialdeak duen anonimotasuna izan da haren ezaugarririk gogokoena interneteko erabiltzaileentzat.[1]

4Chan-en erabiltzaileak lolcats, rickrolling, “chocolate rain”, pedobear eta beste horrelako meme asko sortu eta zabaldu izanaren erantzule dira. Beraien ezaugarri ezagunena eta azpimarragarriena, Random foro tematikoa da inongo zalantza gabe. /b/ bezala ezagutzen da eta bertan argitaratzeko arauak gutxiengoak dira. Hasiera batean mangari buruzko eztabaidak, argazkiak, iruzkinak... soilik publikatzen ziren, baina urteak pasa ahala Random kategoriak nagusitasuna hartu zuen eta web orrialde guztiak zuen aktibitatearen %30 atal horretan zegoen.[2]

Askotan deitu du komunikabideen arreta toki honetako jendeak eta kulturak. Komunikabideen planifikaziorako ekimen hau “sormena toki guztietan dagoela erakusten duen proba bat da”. Kazetariek Interneteko helbide bat txantxa bategatik nola izan zen baitua ikusi zuten, bertan, Rick Astley-ren irudiak agertzen ziren bilatutako orria agertu beharrean. The Guardian egunkariak behin, 4chan komunitatea “zoragarri, lotsagarri eta berdulgarri” bezala deskribatu zuen. Toki honetan legeak baimentzen dituen muga batzuk pasatu egiten dira sarritan, hala nola, Estatu Batuetan, non, une honetan ezarrita dagoen legediak ez duen baimentzen sexu edukiak erakusten dituzten marrazkiak erakustea, edota haur pornografiari erreferentzia egiten diotenak.[3]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4chan 2003an hasi zen martxan Christopher Poolen logelan, “moot” edo “mootykins” bezala ezagututako New York-eko 15 urteko ikaslearen logelan hain zuzen. 4chan martxan jarri baino lehen moot Something Awful izeneko foroko ohiko partaidea izan zen. Bere helburua 4chan japoniar komikien eta animearen inguruan eztabaidatzeko sortzea zen, japoniar Futaba Channel ezagunaren aurkari estatubatuarra. Hasiera batean, mootek, Futaba Channel animearen inguruko irudiak lortzeko erabiltzen zuen eta jendeak anonimoki irudiak partekatzearen ideia asko gustatu zitzaion, eta horrek eraman zuen horrelako ingelesezko orrialde bat sortzera. 4chan sortzen ari zelako moot-ek Futaba Channel-en iturburu-kodea lortu zuen eta testu japoniarra ingelesera itzuli zuen Babelfish itzultzailea erabilita.[4]

4chan-en ekintzak foruetan eta irudien tabloietan hartzen du bere tokia. Web orria sei mailatan banatzen da: japoniar kultura, interesak, sormena, nagusiak(18+), besteak eta nahasia (18+). Hauek eztabaidatzeko tabloiekin hornitzen dira, animea, manga, teknologia, kirolak, argazkiak, musika, hentai, bidaiak, politika, arma militarrak etab. Jatorrian 4chanek bere eztabaida forua beste jabetza batean zeukan, "world4ch" izenekoan, baina hau geroago dis.4chan.org azpijabetzara aldatu zen. Tokiak gutxienez langile bat eduki du, Tetris, moot-ek sarean ezagutu zuen programatzaile bat. Gainontzeko denak bolondresak dira.

Los Angeles Times -ren arabera, 4chan da Interneten irudi gehien mugiarazten dituen foroetako bat. 4chan gehienetan Alexa -n 700. postu inguruan egoten da baina inoiz igo izana da 56. posturaino ere. Erabiltzaileei musutruk elarazteak eta duen banda zabalaren kontsumo handiak askotan jarri dituzte arazoetan beraien finantzak. Moot-ek onartzen du donazioekin soilik ezin daitekeela eutsi 4chan eta horregatik jo du iragarkietara. Hala eta guztiz ere, enpresa askok ez dute honekin zerikusirik izan nahi dituen edukiengatik.

Beste web foru askotan bezala, 4chanen ez dago izena eman beharrik eta modu anonimoan argitaratu daiteke dena. Argitaratzeko unean edozein ezizen erabili daiteke, esaterako moot. Erregistro bat beharrean, 4chanek tripcode delako batzuk dauzka, nahi izanez gero, erabiltzailea identifikatzeko. Moderatzaileek gehienetan izenik eman gabe hartzen dute parte, baita mantentze lanak burutzen ari direnean ere. 2011an mootek Nico Dougan egindako elkarrizketa batean aitortu zuen 20 moderatzaile boluntario zeudela gutxi gora-behera.

Moot[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu bezala 4chan web orrialdea sortu zuena moot ezizenarekin ezagutu izan da. 2008ko uztailaren 9an bere benetako izena azaleratu zen The Wall Street Journalen, bere izena Christopher Poole izanik. Bere identitatea hasiera-hasieratik oso eztabaidatua izan da 4chan moduko web orrialde batean oso garrantzitsua baita anonimotasuna. Ideia horrekin jarraituz, benetako izena zein zen esan zuenean hainbat egunkarik eta web orrialdek dudan jarri zuten egia esan zuen ala ez. Adibidez, Washington Post ek publikatutako artikulu baten bidez esan zuen ustelkeri hutsa zela.[5]

4chanen alde iluna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu beharra dago 4chan ez dela eztabaidak sortzeko eta informazioa partekatzeko web orrialde soil bat, web orrialde horretan hainbat delitu egin dira azkeneko urteetan. 2015. urtean Amerikako Estatu Batuetako Umpqua Community Collegean tiroketa handi bat gertatu zen. Hiltzailea oso arin identifikatu zuen poliziak hainbat ebidentzia utzi zituelako. Tiroketa egin baino egun bat lehenago 4chaneko erabiltzaile batek publikatu zuen post bat esanez AEBko ipar-mendebaldeko ikastola batean tiroketa bat gertatuko zela. Antzeko gertaera beste hainbat kasutan jazo da web orrialdean. 2013. urtean berriro ere AEBn gizon batek bi emakume tirokatu zituen merkataritza-gune batean. Gizon horrek egun bat arinago bi emakumeak hilko zituela publikatu zuen post baten bidez, gainera, hiltzaileak inolako alhadurarik gabe bere izena eta guzti publikatu zuen.[6]

Bestalde, gaur egun oso famatua den aktibisten talde bat Anonymous taldea da. Talde hau hackerrez osatuta dago eta horien sorrera 4chan web orrialdean dago. Aipatzekoa da ere taldeko partaide batzuk ezeztatzen dutela foroarekiko harremana, baina baieztatzen dute haien sorrera web orrialdeari esker gertatu zela.[7] Anonymousek erabiltzen duen esaldia “Anonymous gara, legioa gara, ez duzu barkatzen, ez dugu ahazten, itxaroten dugu.” 4chanen publikatzen duten erabiltzaileak anonimoak dira, eta publikatzean orrialdean erabiltzaile guztientzat agertzen den izena “anonymous” da. Taldearen izena hortik dator, gainera, izenarekin erakutsi nahi dute komunitate oso bat dagoela izenaren atzean, anonimoa den komunitate oso bat. Hacktibista hauek hainbat eraso informatiko egin dituzte azken urteetan, famatuena interneten dagoen pirateriaren aurka.[8]

Sortutako misterioak (cicada 3301)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabaria denez, 4chan azken urteetan hainbat helburu desberdin izan ditu. Izan ere, erabiltzaileek haiek nahi duten zerbitzurako erabili dezakete web-orrialdea. Sortu zenetik misterio asko sortu dira hainbat gaien inguruan, hala nola, hackerren inguruan, delinkuentziaren inguruan edota zerbait aurkitzearen inguruan. Azkenarekin lotuta, foroan gertatu den misteriorik handiena cicada 3301 deiturikoa da. Argazki eta mezu zifratuen bidez, puzzle antzeko bat sortu zen. Misterioa ikustean puzzlearen helburua ez zegoen batere argi baina urteak igaro ondoren, munduko pertsona argitsuenak elkartzeko puzzlea zen.

2012.urtean argazki arraro bat igo zen web orrialdera. Argazkian zenbakiz eta sinboloz osatutako txitxar bat agertzen da. Hasiera batean erabiltzaileak begi aurrean zuten misterioaz ez ziren konturatu. Hala ere, urteak igaro ondoren 4chanen puzzlearen lehenengo atala ebaztea lortu zen. Misterioak fama lortu zuen lehen atala ebatzi zenean. Puzzlea argitu zuen pertsonetako bat Joel Eriksson da. Eriksson kriptoseguritatean ikerlaria da, 34 urte zituela puzzlearen ebazpenarekin hasi zen. Behin baino gehiagotan aipatu du beranduegi sartu zela misterioaren barne, hala ere, puzzlea argitu zuen lehenetarikoa izan zen. Puzzlea ebatzi ahal izateko, lehenengo pausua txintxarra erakusten zuen argazkia estenografia software batean sartzea izan zen. Horrekin irudia deskodetzea lortu zuen eta agertu zitzaion mezua URL bat izan zen. URLaren bitartez beste argazki bat aurkitu zuen, honetan ahate batena. prozesu bera aplikatuz, Reddit foroan argitaratutako post batera bidertzen zuen, Maia zenbakiak zituena.[9]

Zenbakiak egoera egokian ordenatuz gero, telefono zenbaki bat lortu ahal zen. Zenbakia deitzean ahots-postontziak mezu bat bidaltzen zuen Texasetik. Ahots-postontziak hurrengoa esaten zuen: “Oso ondo. Ederto egin duzu. Hiru zenbaki lehen daude hasierako irudi.jpg-ra atxikita. 3301 haietako bat da. Zuk beste biak aurkitu beharko dituzu. Hiru zenbakiak batera biderka itzazu eta ‘.com’ bat gehitu hurrengo aztarna aurkitzeko. Zorte on. Agur.”Erikssonek kalkuluak egin eta web orrialdera heldu zen. Oraingoan hasierako irudia agertzen zen, atzera-kontaketa batekin. Zehaztutako egunak itxaron ondoren koordenada batzuk agertu ziren, leku zehatz batzuen koordenadak. Web orrialdeak munduko hainbat leku desberdinetara bideratzen zituen erabiltzaileak, Errusia, Espainia, Estatu Batuetara, Frantziara edota Poloniara. Esapiniaren kasuan Granadan zegoen aipatutako lekua. Koordenadetan Qr kodea zuten hainbat argazki agertzen ziren, horiek eskaneatuz gero dezepzio ikaragarria hartu zuen Erkissonek. Misterioa sortu zuen pertsonak aipatu zuen jokoaren arauetako bat indibiduo batek asmatu behar zuela puzzlea, ez talde oso batek. Azkenik, aipatzekoa da web orrialdean horrelako hainbat eta hainbat misterio desberdin egon direla, baina orrialdeak duen anonimotasuna dela eta, askok duten helburua ez da guztiz ezagutzen. [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Santos, Elena. (2016-04-19). «¿Sigue siendo 4Chan el foro indomable con lo más salvaje de la red?» Xataka (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  2. (Ingelesez) Douglas, Nick. «What The Hell Are 4chan, ED, Something Awful, And "b"?» Gawker (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  3. (Ingelesez) Michaels, Sean. (2008-03-19). «Taking the Rick» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  4. «Público.es - 4Chan, la gran ‘mano negra’ que mueve los fenómenos de Internet» web.archive.org 2010-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  5. (Ingelesez) Taylor, Marisa. (2009-04-27). «Moot, 4chan Founder, Takes Time 100 Poll» WSJ (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Así detectarán el crimen antes de que pase» El Español 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  7. (Ingelesez) Haltiwanger, John. «The Disgusting Side Of 4Chan, The Anonymous, Mysogynist Forum Responsible For Leaked Photos» Elite Daily (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  8. «Anonymous: una historia de hackers contra el sistema» Canal Trece (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  9. (Gaztelaniaz) Lisandro Pardo. (2019-02-04). «Cicada 3301: El misterio más grande de la Web» NeoTeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  10. (Gaztelaniaz) «Un hacker llega al final del complicado acertijo Cicada 3301» abc 2014-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]