GameStopen motzean estutzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
GameStopen motzean estutzea
Irudia
Motashort squeeze (en) Itzuli
gertaera
Honen izena daramaGameStop (en) Itzuli eta short squeeze (en) Itzuli
Denbora-tarte2020 - 
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak

GameStopen motzean estutzea 2021eko urtarrilean GameStop enpresaren eta New Yorkeko burtsan zein NASDAQen kotizatzen duten beste balore-titulu batzuen motzean estutzea izan zen. GameStopen burtsako prezioa bere minimo historikoa baino 150 aldiz handiagoa izatera iritsi zen, posizio motzean aritzen direnei diru-galera oso handiak sortuz. Egoera honi aurre egiteko hartutako neurriek lortu zuten bakarra izan zen prezioa are eta gehiago igotzea[1]. Motzean estutzearen oinarrian r/WallStreetBets subredditeko erabiltzaileak zeuden, beste sareko akzio kudeatzaile foro batzuekin batera.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GameStop Ameriketako Estatu Batuetako bideo-joko denda fisikoen kate bat da, arazoak zituena jokoen banaketa digitalaren egoeran lehiakor izaten jarraitzeko. COVID-19 pandemiaren ondorioz eman ziren itxialdietan, are eta jende gutxiago joaten zen denda horietara joko fisikoak erostera. Ondorioz, GameStopen akzioen prezioa jaisten ari zen, eta horregatik jende asko ari zen posizio motza erabiltzen, enpresa bat erortzen ari denean ohikoa den ekintza espekulatiboa. Hala ere, 2020ko irailean, Ryan Cohenek inbertsio garrantzitsu bat iragarri zuen eta konpainiaren zuzendaritzara batu zen[2].

COVID-19 pandemiaren ondorioz, jende asko etxean geratu zen eta aisialdirako denbora handitu zen, ohiko kontsumoa nabarmen jaitsi zen bitartean. Honela, pertsona askok ohi baino diru gehiago zuten eskuetan, inoizko interes tasa txikienekin eta euren dirua beste inon gastatzeko ezintasunarekin[3]. Era berean, r/WallStreetBets barruan interesa dago apustuak egiteko, dirua azkar irabazteko modu gisa, burtsa kasino baten gisa ulertuz[4]. "Wall Streeteko Eliteen" eta "Establishment"aren aurkako haserrea ere badago, 2008ko finantza krisiaren arduradun gisa ikusten direlako, langile klasea pobretu duten neurrien erantzule[5][6].

Estutze motzaren ondorioz, GameStopen akzioen %140 motzean saldu da[7].

Denbora-lerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GameStopen akzioen prezioa itxieran
Eguna Prezioa (USD)
Urtarrila 20 39,12
Urtarrila 22 65,01
Urtarrila 25 76,79
Urtarrila 26 147,98
Urtarrila 27 347,51
Urtarrila 28 193,60
Urtarrila 29 325,00
Otsailak 1 225,00
Iturria: NYSE[8]

2021eko urtarrilaren 22an r/WallStreetBetseko erabiltzaileek GameStopen motzean estutzea abiatu zuten, euren akzioen prezioa nabarmen igoz. Citron Researchek, pixka bat lehenago, akzio hauen prezioa nabarmen jaitsiko zela iragarri zuen[9]. Urtarrilaren 26rako akzioen prezioa %600 igo zen, eta bere hegazkortasun handiaren ondorioz hainbat aldiz gelditu zen salerosketa[10][11]. Motzean estutzeaz gain, opzioen bolumenean egondako handitzeak gamma estutze bat sortu zuen, gero eta handiagoa zen motzeko esposaketaren aurrean parte-hartzeak erosi behar baitzituzten hesi gisa[12].

GameStopen akzioek 2021eko urtarrilaren 26an %92,7ko igoerarekin itxi zirenean, Elon Musk magnateak txio bat egin zuen r/WallStreetBets subredditera bideratuta[13]. Urtarrilaren 27an, egun bateko inoizko igoerarik handiena izan zuten akziek, 371,28 estatubatuar dolarreraino, inoizko baxuena izan zen 2,57$ baino 150 aldiz gehiago. Konpainiaren balioa, une horretan, 26.500 milioi dolarrekoa zen, S&P 500 rankingean dauden konpainia asko baino gehiago[14].

Urtarrilaren 27an beste motzean estutze bat egin zen AMC Theatersen inguruan, GameStopen antzeko egoeran zegoen beste konpainia bat. AMC Networksen balioa nabarmen igo zen (AMCX), baliteke AMCk burtsan erabiltzen duen kodearen antzekoa izateagatik. TD Ameritrade eta Robinhood akzioen salerosketa aplikazioetan etenaldi ugari egon ziren egun horietan[15]. Bloombergen arabera, urtarrilaren 27ko salerosketa bolumena 2008ko urriko krisi finantzarioan eman zena baino nabarmen handiagoa izan zen, eta azken 13 urteetako erregistroetan egon zen hirugarren salerosketa egunik handiena izan zen[16].

Nazioartean ere eragina izan zuen. Indian AEBko akzioak erosteko aukera ematen duen aplikazio ezagun batek egun horretan izandako bolumenaren %15 GameStopen akzioak izan ziren. Australiako meatzaritza enpresa batek Australian Securities Exchange indizean ere "GME" kodea erabiltzen duena %60 igo zen urtarrilaren 28an, baliteke txantxa gisa[17]. Txinako akzio-erosleak biltzen dituzten txat batzuetan beste konpainia batzuetako prezioak puzteko hainbat proposamen jaso ziren[18]. Frankfurteko burtsan salerosten diren GameStopen akzioek ere gorakada izan zuten[19].

Inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 28an Melvin Capitalek, GameStop motzean negoziatzen zuen inbertsio-funts batek, urte hasieran zuen balioaren %30 galdu zuen[20]. Funtsak 2.750 milioi dolarreko larrialdi funtsa jaso zuen, CNBCn urtarrilaren 26ko bere posizio guztiak estali zituela esan aurretik[21][22]. Hala ere, hurrengo egunean GameStopen motzean estutzeak akzioen %139 oraindik aurrean zuen. Citron Research estaldura-funtsak ere bere akzio guztiak motzean saldu zituela adierazi zuen, eta bere posizioetan %100eko galera zutela adierazi zuten[23][24]. Morgan Stanleyren arabera, beste hainbat funtsek euren posizio motzak saldu eta euren beste akzio batzuk ere saldu zituzten arriskuak gutxitzeko, 10 urtetan egondako horrelako operaziorik handienean[25].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Phillips, Matt; Lorenz, Taylor. (2021-01-27). «‘Dumb Money’ Is on GameStop, and It’s Beating Wall Street at Its Own Game» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. (Ingelesez) Stewart, Emily. (2021-01-25). «How a bunch of Redditors made GameStop’s stock soar» Vox (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  3. (Ingelesez) Hulbert, Mark. «Opinion: Do record-low interest rates justify the stock market’s overvaluation? Here’s the answer» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. (Ingelesez) «New Generation Of Investors Are Treating The Stock Market Like A Casino» ca.finance.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  5. (Ingelesez) McDermott, John. (2021-01-27). «How a Single Redditor Sparked the Wall Street Revolution Everyone's Talking About» Esquire (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  6. (Ingelesez) «How WallStreetBets Pushed GameStop Shares to the Moon» Bloomberg.com 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  7. (Ingelesez) GmbH, finanzen net. «GameStop short-sellers lost $1.6 billion in a single day as Reddit traders rebelled against them» markets.businessinsider.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  8. «NYSE» www.nyse.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  9. (Ingelesez) Lyons, Kim. (2021-01-22). «GameStop stock halts trading after Reddit drama» The Verge (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  10. (Ingelesez) Li, Yun. (2021-01-26). «GameStop jumps another 90% above $140, but short sellers aren't backing down» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  11. (Ingelesez) Kilgore, Tomi. «GameStop's stock rockets again in volatile trading, while company has not released news or commented» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  12. (Ingelesez) CFA, Evan Niu. (2021-01-26). «GameStop's Gargantuan Gamma Squeeze» The Motley Fool (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  13. (Ingelesez) Bursztynsky, Jessica. (2021-01-26). «GameStop jumps after hours as Elon Musk tweets out Reddit board that's hyping stock» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  14. (Gaztelaniaz) «GameStop Corp. (GME: NYSE) Precio de la acción y noticias - Google Finance» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  15. (Ingelesez) Goldstein, Steve. «Disruptions reported at multiple brokerages as GameStop, AMC surge» MarketWatch (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  16. «Subscribe to read | Financial Times» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  17. (Ingelesez) Powell, Dominic. (2021-01-28). «‘Stunned’: GameStop trading frenzy causes local mining company shares to soar» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  18. (Ingelesez) «GameStop Mania Goes Global as Retail Traders Gang Up on Shorts» BloombergQuint (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  19. «Gamestop Corp. (new) Class A Equity | A0HGDX | US36467W1099 | Share Price» www.boerse-frankfurt.de (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  20. (Ingelesez) «White House ‘monitoring’ GameStop share surge as US hedge fund pulls out» the Guardian 2021-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  21. (Ingelesez) Li, Yun. (2021-01-27). «Melvin Capital, hedge fund targeted by Reddit board, closes out of GameStop short position» CNBC (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  22. (Ingelesez) Wallace, Joe. (2021-01-25). «GameStop Stock Jumps to New Record» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  23. «Short Interest Stock Short Selling Data, Shorts, Stocks: Short Squeeze» shortsqueeze.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  24. (Ingelesez) «An “Angry Mob” On Reddit Is Pushing Up GameStop's Stock Price And Pissing Off A Bunch Of Wall Street Firms» BuzzFeed News (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  25. (Ingelesez) Smith, Colby; Bushey, Claire; Platt, Eric; Aliaj, Ortenca; Mackenzie, Michael. (2021-01-28). «Hedge funds retreat in face of day-trader onslaught» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]