Rakel Alda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rakel Alda
Bizitza
JaiotzaBilbo1886ko irailaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGetxo1972ko urtarrilaren 17a (85 urte)
Familia
AitaSantiago Alda
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Izengoitia(k)Kataliñ

Rakel Alda Gorostiola, Katali (Bilbo, 1886ko irailaren 21a - Getxo, 1972ko urtarrilaren 17a[erreferentzia behar]) Emakume Abertzale Batzaren kidea eta maistra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen, 1886ko irailaren 21ean. Irakasle ikasketak Nafarroako Irakasle Eskola Normalean hasi zituen, eta Bilboko irakasle eskolan bukatu; 1906 maistra bezala hasi zen lanean. Bere aita EAJ alderdiko Santiago Alda izan zen.

Abertzaletasunaren aurreneko emakume propagandista izan zen eta Emakume Abertzale Batzaren kide bezala, lehendakari ordea izan zen, Bigarren Errepublika garaian (1931-1936 urteetan).[1]

Hizkuntza Politikarako Sailordetza Emakume Abertzale Batzaren sorrera dokumentuan irakurri daitekenez, bere aburuz "emakumeak etxetik kanpora irten behar zuen eta gizonekin lankide izan behar zuen aberrigintzan".[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012, 189.or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Raquel Alda Gorostiola» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-17).
  2. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA. Eusko Jaurlaritza, 6 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]