Mongkut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rama IV.a» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Mongkut
Thomson, King Mongkut of Siam.jpg
Thailandiako erregea

1851-04-01 - 1868-10-01
Rama III.a - Chulalongkorn
errege

Bizitza
Jaiotza Thonburi Itzuli1804ko urriaren  18a
Herrialdea  Thailandia
Talde etnikoa Thailandiarra
Heriotza Grand Palace Itzuli1868ko urriaren  1a (63 urte)
Heriotza modua : malaria
Familia
Aita Rama II.a
Ama Sri Suriyendra
Ezkontidea(k) Somanas Vadhanavadi Itzuli
Piam Itzuli
Debsirindra Itzuli  (1853 -
Pannarai Itzuli  (1861 -  1868)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Chakri Dynasty Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa
King Mongkut (Rama IV) of Siam Signature (English).svg

Mongkut —nazioartean Rama IV.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระจอมเกล้าเจ้าอยู่หัว; Phra Nakhon, 1804ko urriaren 18a - ib., 1868ko urriaren 1a) Siamgo erregea izan zen.

Rama II.aren semea eta Rama III.aren anaiorde eta ondorengoa izan zen, Chakkri dinastiako laugarren erregea. Haren garaian abiarazi ziren estatu moderno baterako lehen erreformak. Rama III.aren agintaldian, fraide egin zen eta, budismoaz gainera, kristautasuna aztertu eta mendebaleko hizkuntza batzuk ikasi zituen. Mendebaleko moldeak Siam-en bete-betean ezartzeko aldekoa zen, eta 1851n, Rama III.a hil zenean, erregetza eskuratu zuen gerora lehen ministro izendatuko zuen Somdet Chao Phraya Si Suriyawongen laguntzaz. Ordudanik mendebaleko gobernuekiko merkataritza harremanak areagotu ziren, Britainia Handia eta Estatu Batuekikoak bereziki, eta irakasle ingeles bat, Anna Leonowens, aukeratu zuen bere seme-alabentzat. Berrikuntza ugari egin zituen apaizgo budistan eta administrazioan. Idazle iaioa izan zen eta, poema bildumez gainera, erlijio eta historia liburuak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mongkut Aldatu lotura Wikidatan