Chulalongkorn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chulalongkorn
King Chulalongkorn.jpg
Thailandiako erregea

1868ko urriak 1 - 1910eko urriak 23
Mongkut - Vajiravudh
Bizitza
Jaiotza Grand Palace1853ko irailaren 20a
Herrialdea  Thailandia
Heriotza Amphorn Sathan Residential Hall1910eko urriaren 23a (57 urte)
Heriotza modua berezko heriotza nefropatia
Familia
Aita Mongkut
Ama Debsirindra
Ezkontidea(k) Sunandha Kumariratana
Saovabha Phongsri
Sukhumala Marasri
Savang Vadhana
Chao Chom Manda Chum Krairoek
Dara Rasmi
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Chakri Dynasty
Jarduerak
Jarduerak erregea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Budismoa

Chulalongkorn —nazioartean Rama V.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: พระจุลจอมเกล้าเจ้าอยู่หัว; Phra Nakhon, 1853ko irailaren 20a - ib., 1910eko urriaren 23a) Siamgo erregea izan zen.

Rama IV.aren bederatzigarren semea eta ondorengoa izan zen, Chakkri dinastiako bosgarren erregea. Hamabost urte zituen aita hil zitzaionean, eta Somdet Chao Phraya Si Suriyawong izan zuen erregeorde 1873 arte. Erreforma sakonei ekin zien berehalakoan. Esklabotasuna kendu zuen, nahitaezko soldadutza ezarri zuen, gobernu, administrazio eta ekonomiako egiturak ildo modernoetatik bideratzen saiatu zen eta Siamgo lehen burdinbidea eraiki zuen (1893). Bidaia asko egin zuen Europan barrena 1897-1907 bitartean eta Britainiar Inperioaren esku utzi zituen Malaysiako iparraldeko lurraldeak (1909). Herriaren heziketarako ministerioa sortu zuen, eta haren izena duen unibertsitatea sortu zuen Bangkoken Rama V.aren semeak 1917an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chulalongkorn Aldatu lotura Wikidatan