Rapa Nui Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rapa Nui Parke Nazionala
Ahu-Akivi-1.JPG
Ahu Akivi moaiak ozeanoari begira

Erakunde arduraduna: Ma'u Henua
Bisitari kopurua: 52.202 (2012)
Kokalekua Pazko uhartea
 Txile
Azalera 6.800 hektarea
Sorrera 1935

Rapa Nui Parke Nazionala Txileko Pazko uhartean kokaturik dagoen parke nazionala da, 1995 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena[1]. Rapa Nui Pazko uhartearen polinesierazko izena da. Bertan tente dauden 887 moaiengatik mundu mailan ezaguna da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polinesiaren eremu kulturalean kokaturik dagoen arren oso aparte dagoen uhartea da[2]. Txiletik 3.700 kilometroko distantziara dago eta Pitcairn uharteetatik 2.200 kilometrotara[2]. Itxura triangeluarra du[3], 23 kilometroko luzera eta 11 kilometroko zabalerarekin. Kostalde malkartsua du eta hainbat sumendi ditu[4], altuen den Maunga Terevakak 511 metroko garaiera du[5].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rapa Nui Parke Nazionala1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Moai Rano raraku.jpg

Moaia

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, v
Erreferentzia 715
Kokalekua  Txile
Eskualdea2 Hego Amerika / Karibe
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Rapa Nui jendea bertan bizi izan zen 300 urtearen inguruan. Hauek Te Pito o TeHenua izena eman zioten, "munduaren amaiera" esan nahi du[6]. X eta XVI mendeen artean aldareak eta moai izeneko estatua erraldoiak eraiki zituzten[7].

Uhartera iritsi zen aurreneko europarra Jacob Roggeveen esploratzaile herbeheretarra izan zen[8]. 1722ko Pazko egunean aurkitu zuen, hortik uhartearen izen ofiziala. Txilek 1888 urtean eskuratu zuen uhartea eta 1935 urtean gobernuak Parke Nazionala ezarri zuen uhartearen eremu batean. Pazkotarrak hiriburuaren ondoko erreserba batean sartu zituzten eta lurrak artzantzarako erabili ziren. 1964 urtean independentzia mugimenduak hasi ziren. 1980 hamarkadan artzantza bukatu eta uharte guztira hedatu zen Parke Nazionala.

Moaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazionaleko ondasun ezagunenak moai izeneko estaua erraldoiak dira. Guztira 887 moai daude. Txikienak 2 metrotako garaiera du eta haundienek 20 metro ere hartzen dituzte. Estatua gehienak sumendietako basalto hori-marroi landuak dira, batzuk eskoria gorriz ere eginak daude. Ozeanoari begira ezarrita daude, kostaldeari paralelo. Harrobietan bukatu gabeko hainbat moai ere aurkitzen dira.

Ahu Akivi zazpi moaitako multzo bat da, uhartean bereziki sakratua kontsideratzen dena[9]. XV mendearen inguran eraiki zen eta zerua aztertzeko santutegi bat dela uste da[8].

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte isolatua izanik, animalia eta landare endemiko ugari aurkitzen dira.

Aurkituriko 145 landare espezietatik 45 dira endemikoak. Polinesiarrak iritsi aurretik baso zabal batek estaltzen zuen uhartea, Sophora toromiro espezieko zuhaitzak ziren[2]. Gaur egun ordea ez dago zuhaitzik eta belarrak, iratzeek eta zuhaixka batzuk bakarrik daude[2].

Uhartean dauden ugaztun bakarrak karraskariak eta haragijaleak dira. Narrastiei dagokienez, hiru itsas dordoka espezie daude eta bi musker espezie. Lau txori espezie ere badaude[2].

Parke senidetua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Centre, UNESCO World Heritage «Rapa Nui National Park» whc.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  2. a b c d e (Ingelesez)  «Rapa Nui subtropical broadleaf forests | Ecoregions | WWF» World Wildlife Fund . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  3.   «Easter Island: stones, history» www.lost-civilizations.net . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  4. (Ingelesez)  Areas, IUCN Commission on National Parks and Protected; Session, IUCN Commission on National Parks and Protected Areas Working (1981) Conserving the natural heritage of Latin America and the Caribbean: the planning and management of protected areas in the neotropical realm : proceedings of the 18th working session of IUCN's Commission on National Parks and Protected Areas, Lima, Peru, 21-28 June 1981 IUCN ISBN 9782880324087 . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  5. (Gaztelaniaz)  «TEREVAKA | El volcán más alto de Isla de Pascua» Imagina Isla de Pascua . Noiz kontsultatua: 2018-09-22 .
  6.   «Easter Island Fact Sheet» apj.co.uk . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  7. (Ingelesez)  Centre, UNESCO World Heritage «Rapa Nui National Park» whc.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  8. a b   «Easter Island: stones, history» www.lost-civilizations.net . Noiz kontsultatua: 2018-09-21 .
  9. (Gaztelaniaz)  «AHU AKIVI | Los siete exploradores de Isla de Pascua» Imagina Isla de Pascua . Noiz kontsultatua: 2018-09-22 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rapa Nui Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan