Pitcairn uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pitcairn, Henderson, Ducie eta Oeno Uharteak
Pitcairn, Henderson, Ducie and Oeno Islands
Pitkern Ailen
Ereserkia: Pitcairn Anthem (en) Itzuli
Flag of the Pitcairn Islands.svg
flag of the Pitcairn Islands (en) Itzuli
Coat of arms of the Pitcairn Islands.svg
Pitcairn Islands in United Kingdom.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Adamstown
25°4′12″S 130°6′0″W
Azalera62
KontinenteaOzeania
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErreginaElisabet II.a
Charlene Evelyn Dolly Warren (en) Itzuli
LegebiltzarraIsland Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria50 (2019) (235.)
Green Arrow Up.svg11 (2017)
Dentsitatea1,06 bizt/km² (197.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1838
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+64
ISO 3166-1 alpha-2PN
ISO 3166-1 alpha-3PCN
Ordu eremua
Internet domeinua.pn
pitcairn.pn

Pitcairn uharteak (ingelesez: Pitcairn Islands, ˈpɪtkɛərn ahoskatua; pitkerneraz: Pitkern Ailen) Polinesiako uhartedi bat da. Uhartediko bost uharteetatik batek baino ez du biztanlerik: Pitcairnek. Jadanik Ozeano Barean dagoen britainiar azken kolonia da, bere biztanleak HMS Bounty itsasontziko matxinatuen eta haiekin joan ziren tahitiarren ondorengoak direla famatua da. Bederatzi familietatik 46 biztanle izaki, uhartedia ezaguna da, halaber, munduko herrialde txikiena delako (burujabe izan ez arren).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea edo atoloia Mota Hedadura
(km²)*
Hedadura guztira
(km²)
Bizt.
Mar.2007
Koordenatuak
Ducie uhartea Atoloia 0.7 3.9* - 24°40′09″S 124°47′11″W / 24.66917°S 124.78639°W / -24.66917; -124.78639
Henderson uhartea koralezko uhartea 37.3 37.3 - 24°22′01″S 128°18′57″W / 24.36694°S 128.31583°W / -24.36694; -128.31583
Oeno uhartea Atoloi 0.65 16.65* - 23°55′26″S 130°44′03″W / 23.92389°S 130.73417°W / -23.92389; -130.73417
Pitcairn uhartea sumendizko uhartea 4.6 4.6 48 25°04′00″S 130°06′00″W / 25.06667°S 130.10000°W / -25.06667; -130.10000
Pitcairn uhartedi uhartedia 43.25 62.45 48 23°55′26″S 124°47′11″W / 23.92389°S 124.78639°W / -23.92389; -124.7863925°4′0″S 124°47′11″W / 25.06667°S 124.78639°W / -25.06667; -124.78639

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitcairn uharteek, antzinean, polinesiar jatorrizko biztanleak zituzten, uhartedira 800. urtearen inguruan ailegatuak. Hauek Pitcairn eta Henderson uharteetan bizi ziren eta urruneko Mangareva uhartearekin harreman komertzialak izan zituen. Baina Mangarevaren arazoek merkataritza suntsitu zuten eta uharteen biztanleriarekin bukatu.

1606ko urtarrilaren 26an Henderson, Ducie eta Pitcairn uharteetara ailegatu lehendabiziko europarra Pedro Fernandes de Queirós portugaldarra izan zela uste da, baina datu hau ez da fidagarria.

1767an Pitcairn uhartea berriz aurkitu zuten, eta 1790an HMS Bounty ontziko matxinatuek zenbait menderen ostean uharteko lehendabiziko biztanle bihurtu ziren. 1791en Ducie uhartea aurkitu zuten, 1819an Henderson eta 1824an Oeno.

Pitcairn 1838an britainiar kolonia bihurtu zen, eta 1850ean uhartea biztanlerik gabe geratu zen biztanle guztiak Norfolk uhartera joan zirenean. 18 hilabete geroago, 17 pitcairniar uhartera itzuli ziren. Geroztik biztanle gehien izan duen momentuan 223 ziren, baina gehienak Zeelanda Berrira emigratu zirenez, normalean 50 biztanle baino ez dago.

1838an uhartea emakumeen bozka onartu zuen lehendabiziko lurraldea izan zen. 2004ko abenduaren 15an, eskandalua izan zen uhartean, biztanleriaren parte handi bat pedofiliari loturiko salaketa bati lotua izan zenean.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenez, Pitcairn uharteen gobernatzailea Zeelanda Berriko Britainiar Mandatari Gorena da, gaur egun Richard Fell. Baina uhartean bizi ez zenez, eguneroko lana Uharteko Biltzarraren (Island Council) presidenteari zegokion. Posturako hauteskundeak hiru urtero egiten ziren. Hala ere, 1998ko erreforma konstituzionala eta gero, bere betebeharrak Pitcairneko alkateari dagozkio 1999a eta gero.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]