Edukira joan

Rashida Abedi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rashida Abedi
Bizitza
JaiotzaQuetta, 1951
Heriotza2017 (65/66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria eta idazlea

Rashida Abedi (Quetta, 19512017) pakistandar-britainiar autobiografo gorra izan zen[1].

Trenbideetako langile erretiratu baten alaba, Rashida Abedi Quettan jaio eta hazi zen. 14 urterekin meningitisa pairatu zuen eta eskuineko belarrian entzumena galdu zuen. Espezialistek eskola uzteko gomendatu zioten[1].

21 urterekin ezkerreko belarrian ere entzumena galdu zuen, eta, horren ondorioz, bere ezkontza bertan behera geratu zen[1].

1981ean Londresera joan zen nebarekin bizitzera. South Norwoodeko Helduen Hezkuntza Zentroan ingelesa ikasi zuen, eta laster ezpainen irakurketa eta informatika ere ikasten hasi zen. 1983an deportazioarekin mehatxatu zioten, baina arrakastaz borrokatu zuen Britainia Handiko Gorren Elkartearen eta Bernard Weatherill politikariaren laguntzarekin[2]. Friends of Rashida Abedi (Rashida Abediren Lagunak) taldeak ere bere kasua goratu zuen[3].

Antzeko arazoak dituzten pertsonak animatzeko asmoarekin, autobiografia idatzi zuen. 2017an hil zen minbiziak jota, 65 urte zituela[1].

  • From Sound to Silence (1988)
  • Āvāz se Khāmoshī tak (1990)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Simpson, Mary. «Rashida Abedi obituary» The Guardian 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  2. (Ingelesez) «Rashida Abedi» Parliamentary Debates (Hansard) 1983-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  3. (Ingelesez) «Anti-deportation campaigns: Rashidi Abedi» Institute of Race Relations.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]