Rekila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rekila
Sueboen erregea

Bizitza
JaiotzaGermania Magna, 400
HerrialdeaKingdom of Galicia
Talde etnikoaSueboa
HeriotzaMérida, 448 (47/48 urte)
Familia
AitaErmeriko
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioapaganismoa

Rekila (?-448), sueboen erregea izan zen 438tik hil zen arte. Gallaeciako Sueboen Erresumako bigarren erregea izan zen.

Tronura 438an igo zen, boterera, bere aita Ermerikok elkartua, hau gaixo baitzegoen, eta oinordekotza ziurtatzea nahi baitzuen. Ermeriko 441ean hil zenean, Rekila, sueboen errege bakar bihurtu zen.

Jentila, jokaera oso oldartsua izan zuen hispaniar-erromatar biztanleriarekin eta Eliza Katolikoarekin. Gotzainei aurre egin zien eta klero priszilianistaren alde egin zuen. Foedus berri bat sinatu zuen Erromarekin, eta aliantzak bagaudekin, nekazari pobretuek, ihes egindako esklaboek, desertatzaileek eta erromatar gizartearen aurka zeuden orok eratutako oso antolatutako gaizkile taldeak, Ebroren harana erasotzen zutenak. Zenbait kanpaina zuzendu zituen Lusitania eta Betikan, erromatarrengana itzuliak Walia bisigodoaren kanpainen eta bandalo silingoen Afrikara igarotzearen ondoren. Genil ibaiaren ertzean, Andevoto erromatar jenerala garaitu zuen 438an, hurrengo urtean Merida konkistatuz. Inperioak, Zensorio kondea bidali zuen adostasunen batetara iritsi ahal izateko, baina, legatua, Meridan preso hartua izan zen. Rekilak, bere konkista kanpainekin jarraitu zuen, eta, 441ean, Sevilla hartu zuen. Bere erregealdi laburrean zehar, Sueboen Erresumak bere hedadurarik handiena hartu zuen, eta Gallaecia, Lusitania, Betika eta baita Cartaginense probintziaren zati baten jabe ere bihurtu zen (egungo Andaluziaren eta Gaztela-Mantxaren zati handi bat, Portugal, Galizia eta Extremadura osoaz gain). Soilik Tarraconense eta Mediterraneoko kostaldea geratu ziren bere kontrolpetik kanpo, oraindik erromatarren agindupean zeudenak, baina lurralde hauetan ere egin zituen erasoak.

446an, Iberiar Penintsulara, Vito erromatar jenerala iritsi zen, armada handi batekin, neurri handi batean, godo federatuez osatua, sueboen aurka borrokatzeko. Hala ere, Rekilak erromatar tropak garaitu zituen, eta Vitok ihes egin behar izan zuen. Bandaloen flotaren erasoei ere aurre egin behar izan zien.

448an hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Rekiario izan zen.


Aurrekoa
Ermeriko
Suebiar erregea
438-448
Ondorengoa
Rekiario


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.