René Depestre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
René Depestre
René Depestre (25-02-2017).jpg
Bizitza
Jaiotza Jacmel Itzuli1926ko abuztuaren  29a (92 urte)
Herrialdea  Haiti
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Jasotako sariak

René Depestre (Jacmel, Haiti, 1926ko abuztuaren 29a) haitiar idazlea da. Haitiko diktaduraren aurka eta Negritud kultura-taldeko kide gisa gailendu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen idazten, eta hogei urte bete zituenerako argitaratuak zituen bi liburu, ospe handia eman ziotenak: Étincelles (1945, "Distirak") eta Gerbe de sang (1946). Zenbait lagunekin batera, abangoardiazko arte-aldizkari bat argitaratu zuen, Ruche, 1945ean. Aldizkariak ale berezi bat eskaini zion André Bretonek, New Yorkeko erbestera itzuli aurretik, Port-au-Princen egin zuen hitzaldi-sailari. Hitzaldi haiek izugarrizko arrakasta izan zuten Haitiko artista gazteen artean; artistok, Aimé Césaireren gidaritzapean, berehala heldu zioten mugimendu surrealistari. Diktadurak zentsuratu egin zuen aldizkariaren ale hura eta Deprestre kartzelatua izan zen. Espetxeratze hark istilu larriak eragin zituen Haitiko hirian, eta tropak kalera irten ziren protesta zapaltzera. Horren ondoren Depestre erbesteratua izan zen. Harrezkero Frantzian bizi izan zen, eta Césaire, Damas eta Senghorrek Parisen sortu zuten Negritud kultura-mugimenduko kide egin zen.

Frantzian argitaratu zuen bere hurrengo obra guztia: Végétations de Clarté (1951, "Argitasun landaredia"); Traduit du Grand Large (1952, "Zabaletara itzulia"); Minerai noir (1957, "Mea beltza").

Habanara joan zen gero; Kuban eskolak eman zituen hogei urtez. Urte haietako lan nagusiak hauek dira: Chronique d'un animal marin (1964, "Itsas animalia baten egunerokoa"); Un arc-en-ciel pour l'Occident chrétien (1966, "Ostadar bat mendebalde kristauarentzat"); eta Cantate d'Octobre à la Vie et à la Mort du Commandant Ernesto Che Guevara (1968), azkeneko hori Che Guevara hil berriari eskainia. Urte haietan, gainera, narratiba landu zuen, adibidez Hadriana dans tous mes rêves (1988, "Hadriana nire amets guztietan") obran, zeinarekin jaso baitzuen 1988ko Renaudot saria. Bere saiakeretan, bestalde, Negritud kultura-taldearen ideiak azaldu zituen: Bonjour et Adieu à la Négritude ("Egun on eta agur belztasunari"); "Nortasun lanak" (1989).

2007ko apirilean, Robert Ganzo poesia-saria jaso zuen, La rage de vivre liburuarengatik.

Lan euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eros tren txinatar batean: bederatzi istorio amodiozko eta azti ipuin bat.Joxan Elosegik euskaratua, (honakoaren itzulpena: Éros dans un train chinois) Igela argitaletxean (Iruñea, 2013).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]