Ricardo Gartzia Villoslada
Itxura
Ricardo Gartzia Villoslada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Arcos, 1900eko apirilaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Azpeitia, 1991ko urtarrilaren 7a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Ricardo Gartzia Villoslada (Los Arcos, Nafarroa, 1900eko apirilaren 26a - Loiola, Gipuzkoa, 1991ko urtarrilaren 7a) nafar historialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loiolako Jesusen Lagundian sartu zen 1916. urtean. Apaiz egin ondoren (1929), historia-ikasketak egin zituen Munichen, eta Elizaren Historia Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Unibertsitate Gregorianoko Elizaren Historiako katedraduna izan zen 1948. urteaz geroztik.
Lan asko argitaratu zituen, Jesusen Lagundiari buruzkoak eta protestantismoari buruzkoak, batez ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.