Edukira joan

Richard Tardits

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Tardits
Euskal Hirigune Elkargoko kidea

2017ko azaroaren 1a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Q65476189 Itzuli


Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBiarritz1965eko uztailaren 30a (59 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Georgia (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, hamabosteko errugbilaria, amerikar futboleko jokalaria eta politikaria
Posizio edo espezialitatealinebacker (en) Itzuli

Richard Tardits (Baiona,[1] Lapurdi, 1965eko uztailaren 30a)[2] amerikar futboleko eta errugbiko jokalari profesional ohia da, NFLan aritu zen lehendabiziko euskal herritarra. Gaur egun, golf zelai bat kudeatzen du, eta Biarrizko alkatetzarako hautagai da 2014ko hauteskundeetan.[1]

Biarritzen ekin zion errugbiari, Biarritz Olympique taldearekin, eta junior mailan Frantziako errugbi selekzioarekin aritu zen. Estatu Batuetara ikastera joan zenean, amerikar futbola ezagutu eta Georgia Bulldogs taldean linebacker aritu zuen. NFLko draftean Arizona Cardinalsek aukeratu bazuten ere, 1990ean New England Patriotsekin sinatu eta 27 partida jokatu zituen, horietatik 16 1991an.[3]

Frantziako amerikar futboleko selekzioan ere aritu zen.

Estatu Batuetan ez zuen errugbia utzi, eta NFLan ari zelarik, Mystic River Rugby Club taldean ere jokatu zuen. Estatubatuar bihurtu eta gero, 1999an, munduko errugbi txapelketan jokatu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. USA Eagles taldearekin 23 partida jokatu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) «Qui suis-je?», VIVRE BIARRITZ Richard Tardits 2014.
  2. (Ingelesez) www.databasefootball.com
  3. (Ingelesez) NFLren webgune ofiziala