Biarritz Olympique

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Biarritz Olympique
Izen osoa Biarritz Olympique Pays Basque
B.O.P.B.
Hiria Blason Biarritz 64.svg Biarritz
 Lapurdi
 EH
Sorrera 1913ko Apirilaren 26a
Kirol zelaia Aguilera zelaia
(Edukiera: 14.000 leku)
Presidentea Frantzia Nicolas Brusque
Entrenatzailea Frantzia Benoît August
Liga Rugby Pro D2
2016-17 5.a
Webgunea www.bo-pb.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Biarritz Olympique Pays Basque (B.O.P.B.) Biarritzeko (Lapurdi) errugbi taldea da. Aguilera zelaian jokatzen dute. Frantziako errugbi txapelketa bost aldiz irabazi eta Europako txapeldunorde behin izan da. Europa mailako norgehiagokak azken urteotan Donostiako Anoeta estadioan jokatu ohi ditu.

Ipar Euskal Herriko errugbi derbian Aviron Bayonnais taldearekin lehiatu ohi da. Serge Blanco klubaren jokalari ezagunenetarikoa izan da, 93 aldiz Frantziako selekzioarekin jokatu zuena.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbiaren hastapenak aspaldikoak dira Biarritzen izan ere lehenengo taldea 1898an sortu baitzen Amicale des anciens de Jules-Ferry izena zuena. 1913ko apirilaren 24an Biarritz Stade eta Biarritz Sporting Club elkartu eta Biarritz Olympique sortu zen. Hasierako urte horietan Aviron Bayonnais zen Euskal Herriko talde nagusia baina 1930 hamarkadan Biarritzek talde indartsua osatu zuen. 1934 urteko finala bi euskal taldeen artean jokatu zen eta baionarrak 13-8 nagusitu ziren. Hurrengo urtean ordea Biarritz izan zen txapelduna finalean Perpignan garaituz. 1939 artean beste bi final jokatu zituen Perpignanen aurka eta 1939koa irabazi zuen.

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat hamarkada apal izan ondoren 1992an berriz jokatu zuen finala eta galdu egin bazuen ere 2000 hamarkadan etorriko zen bolada onaren aurrekari izan zen.

2002 eta 2006 artean Frantziako hiru txapelketa berri irabazi zituen eta 2006an gainera Europako kopako txapeldunordea izan zen. Irlandako Munster taldeak 23-19 irabazi zuen finalean. Aurrez 2004 eta 2005ean finalerdiak jokatu zituen Biarritzek. 2008ko urriaren 4an BOPB-TV telebista kate propioa aurkeztu zuen. Taldearen bolada bikainak 2010 arte iraun zuen, bigarren aldiz Europako kopako finalera iritsi baitzen, oraingoan Tolosak garaitu zuen 21-19 emaitzarekin. Europako txapelketa hauetan Anoeta estadioan hainbat kanporaketa jokatu zituen arrakasta eta giro itzelarekin. 2012an European Challege Cup irabazi zuen Biarritzek.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diru arazoek jokalarien maila bikaina ezin mantentzea ekarri zuen eta 2014an Top14 maila galdu eta Pro D2 mailara jaitsi zen. 2016an Fédérale 1 mailara administratiboki jeitsiaraztekotan izan zen diru arazoen erruz, baina bigarren mailan mantentzea lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz Tolosaren aurka.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Biarritz Olympiqueren ibilbide historikoa»
Brennus-en ezkutua Biarritzen 2006an
Biarritz Olympique taldearen aldeko ikurrak.

Frantziako lehen mailako txapelketa

Denboraldia Talde kopurua Titulua Liga erregularreko sailkapena Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2004-2005 Top 16 Frantziako txapeldun 2.a 96 puntu 30 20 0 10
2005-2006 Top 14 Frantziako txapeldun 1.a 90 puntu 26 19 0 7
2006-2007 Top 14 - 4.a 76 puntu 26 17 1 8
2007-2008 Top 14 - 6.a 66 puntu 26 13 1 12
2008-2009 Top 14 - 5.a 71 puntu 26 15 0 11
2009-2010 Top 14 - 7.a 59 puntu 26 12 0 14
2010-2011 Top 14 - 5.a 72 puntu 26 15 1 10
2011-2012 Top 14 - 9.a 52 puntu 26 10 2 14
2012-2013 Top 14 - 9.a 57 puntu 26 12 1 13
2013-2014 Top 14 - 14.a 30 puntu 26 5 1 20
2014-2015 Pro D2 - 7.a 77 puntu 30 17 0 13
2015-2016 Pro D2 - 8.a 64 puntu 30 14 0 16
2016-2017 Pro D2 - 5.a 81 puntu 30 18 0 12

Europako emaitzak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biarritz Olympique Aldatu lotura Wikidatan