Edukira joan

Ripongo katedrala

Koordenatuak: 54°08′06″N 1°31′12″W / 54.135°N 1.52°W / 54.135; -1.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ripongo katedrala
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaIparraldeko Yorkshire
County council areaNorth Yorkshire
BarrutiHarrogate
HiriaRipon
Koordenatuak54°08′06″N 1°31′12″W / 54.135°N 1.52°W / 54.135; -1.52
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Ripon (en) Itzuli
IzenaPetri
Wilfrid (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotiko ingelesa
Ondarea
Ondare Ingelesa1150164
Webgune ofiziala

San Pedro eta San Wilfredoren katedral eliza, ingelesez: Cathedral Church of St Peter and St Wilfrid, Ingalaterrako Ripon udalerrian dagoen katedral anglikano bat da. 1160–1547 artean katedral katoliko gisa gotiko estiloaz eraikia izan zen.

Uste denez, 672. urte inguruan eliza bat eraiki zen leku honetan, uste denean Northumbriako Erresuma anglosaxoian harrizko lehen eraikina eraiki zela. Katedraleko kripta garai horretakoa da.

Jendea 1.350 urtez baino gehiagoz joaten da Riponera otoitz egitera eta meza entzutera. Katedralaren eraikina, berez, gurtzaren adibide bat da; VII. mendean hasi zen, San Wilfredok toki hori den lehen elizetako bat eraiki zuenean.[1] Nabearen eta koruaren barruan, 800 urteko ebidentziak ikus daitezke, non maisu artisauek harrian eta egurrean zuten fedea adierazi zuten.

Gaur egungo eliza leku honetan altxatzen den laugarrena da. 672. urtean basilika handi hau eraikitzeko Frantziatik eta Italiatik etorritako manpostero, eskaiolari eta zeramikagileekin egin zuen lan San Wilfredok.

Eadred Ingalaterrako erregeak suntsitu zuen 948an, Yorkeko artzapezpikutzari abisua emateko, baina Wilfredoren elizako kriptak bakarrik iraun zuen bizirik. Gaur egun, ordea, VII. mendeko kripta hau Roger de Pont artzapezpikuak eraikitako XII. mendeko katedral handiaren azpian dago.

Bigarren katedral bat sortu zen berriro Ripon hirian, baina hondoratu ere egin zen – oraingoan 1069an Gilen Konkistatzailearen eskutik. Thomas de Bayeuxek, Yorkeko lehen artzapezpiku normandiarrak, hirugarren eliza bat eraikitzera bultzatu zuen, eta horren zati batzuk Rogerren katedraleko kapitulu-aretoan sartu ziren.

Mendebaldeko fatxada aparta, estilo gotiko perpendikularrekoa, 1220an gehitu zitzaion. Dorre bikiak, jatorrian, zurezko orratzez koroatuta zeuden. Berreraikitze gehiena atzeratu egin behar izan zen Bi Arrosen Gerraren ondorioz, baina Henrike VII.a Ingalaterrakoa tronura igo eta 1485ean bakea berrezarri ondoren berrabiarazi zen. Nabea zabaldu egin zuten eta erdiko dorrea partzialki berreraiki zuten.

Baina 1547an, obra horiek amaitu baino lehen, Eduardo VI.ak Ripongo kalonjeen kolegioa desegin zuen. Sarrera guztiak Koroari esleitu zitzaizkion eta dorreak ez zituen inoiz azken arku perpendikularrak jaso. 1604. urtera arte ez zuen argitaratu Jakue I.ak bere Zaharberritze Gutuna.

Tenplua katedral bihurtu zan (gotzainak bere katedra edo tronua dauan eliza) 1836an, sortu barri dan Ripongo elizbarrutiaren egoitza nagusia – eraberritzeaz geroztik ezarri zan lehena.[2]

Katedralaren musika-tradizioa oso indartsua da. Egungo zuzendaria eta musika laguntzailea Andrew Bryden eta Thomas Leech dira, hurrenez hurren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. James, Sara N.. (2016). Art in England : the Saxons to the Tudors, 600–1600. Oxford: Oxbow Books, 10 or. ISBN 978-1-78570-223-5..
  2. Pevsner, Nikolaus; Metcalf, Priscilla. (1985). The Cathedrals of England: the West and Midlands. Londres: The Folio Society, 255 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]