Robert Guéï

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Guéï
Boli Kostako lehendakari

1999ko abenduaren 24a - 2000ko urriaren 26a
Bizitza
JaiotzaMan (en) Itzuli1941eko martxoaren 16a
Herrialdea Boli Kosta
HeriotzaCocody (en) Itzuli2002ko irailaren 19a (61 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Rose Doudou Guéï
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally (en) Itzuli

Robert Guéï (Kabakouma, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1941eko martxoaren 16a - Abidjan, Boli Kosta, 2002ko irailaren 19a) Boli Kostako estatuburua izan zen.

Herriko mendebaldean jaio zen eta yacouba tribukoa zen. Ouagadougoun eta Frantzian eskola militarretan ikasi zuen. 1990ean Félix Houphouët-Boignyk armadaren buru izendatu zuen.

Guéï Henri Konan Bédié presidente berriarengandik urrundu zen, eta Bédiék armadatik bota zuen 1997an. Bédié, berriz, estatu-kolpe batek bota zuen 1999an, eta Guéï estatuburua izendatu zuten. 2000an Laurent Gbagbok garaitu zuen presidentetzako hauteskundeetan.

2002ko irailaren 19an Guéï erail zuten Abidjango Cocody auzoan, bere emakumearen eta bere seme-alaben ondoan, gerra zibilaren lehen orduetan.