Rock & Ron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rock & Ron
Ze Esatek!en albuma
Egilea(k)Ze Esatek!
Argitaratze-data2011
IzenburuaRock & Ron
Ekoizpen lekuaEspainia
Banatze bideadisko konpaktu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaOihuka
Zatiak14 musika pista
Deskribapena
Honen parte daZe esatek! taldearen diskografia

Rock & Ron Ze Esatek! taldearen estudioko bigarren albuma da. 2011ko azaroaren 24ean kaleratu zuten.

Albumak 14 abesti ditu, horietatik 10 berriak direnak. Beste laurak aurretik izan zituzten hainbat eskaera zirela eta grabatuak zituzten: Txori Barrote 25 Urte, Bilboko Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena zela eta; Klik, 2011ko urriaren 2an Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaialdirako; Ikasle Eguna 2010, Ikasle Abertzaleak 2010eko azaroaren 6an Amurrion antolaturiko Ikasle Eguna jaialdirako; eta Erregina Remix, Esne Beltzako DJ Zigorrek (DZ) eginiko beraien lehen albumeko Gauaren Erregina abestiaren remix bat.

Diska Usurbilen, Gipuzkoan, grabatu zuten Haritz Harreguyren Hi-Gain estudioetan, 2011ko iraila eta urria bitartean.[1] Ikasle Eguna 2010 abestia 2010eko abuztuan grabatu zuten Elkar estudioetan, eta Klik abestia, 2011ko ekainean Elkar estudioetan ere.

Albumak DVD bat dakar, taldeak 2010. urtearen amaieran Kubatik egin zuen biraren dokumentalarekin, Juantxo Belokik ekoiztua.

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rock & Ron
Znbk. IzenburuaAhotsa Iraupena
1. "VIP Pass"  Jabier Rodil, Mikel Albisu 3:18
2. "Urriak 11"  Rodil, Albisu 3:07
3. "Nire Sekretua"  Albisu, Rodil 3:41
4. "Bla, Bla, Bla"  Rodil, Albisu 2:04
5. "Gu Gara Ze Esatek"  Rodil, Albisu 4:33
6. "Txori Barrote 25 Urte"  Albisu, Rodil 3:39
7. "Bidez Bide"  Rodil, Albisu 3:40
8. "Katia"  Albisu, Katia, Rodil 3:21
9. "Klik"  Albisu, Rodil, Olatz Prat 3:50
10. "Rebeca Linares Urrezko Danborra"  Albisu, Rodil 3:35
11. "Trago Bakoitzean"  Albisu, Rodil 2:44
12. "Ikasle Eguna 2010"  Rodil, Albisu, Sorkun 3:48
13. "Esperantza"  Rodil, Albisu 3:43
14. "Erregina Remix"  Albisu, Rodil 3:39

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko osoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoaren zati batean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xabier Arakama: trikitia, 8. eta 12. abestietan
  • Frank Lopepé: tronboia, 12. abestian
  • Juan Antxieta musika eskolako eta Ikasberri ikastolako ikasleak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu: ahotsak, 9. abestian

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Inoiz baino indartsuago. Berria 2011-11-25 (Noiz kontsultatua: 2011-12-02).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]