Ze Esatek!
Ze Esatek! | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa |
Musika mota | ska, rock, reggae eta ska rock (en) ![]() |
Urteak | 2009—2019 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga Biga Oihuka Mirentxu records Bonberenea Ekintzak |
Taldekideak | |
Mikel Albisu Jabier Rodil Vierbu Julen Valderrama Unai Arzelus Jokin Guilisagasti Antton Albizu Manex Berzosa | |
Lehengo taldekideak | |
Xabier Arakama Frank Lopepé Alexander Arrieta Unai Frantsesena Boli | |
Informazio gehigarria | |
zeesatek.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea izan zen. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo «ganberroa»-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Sei disko kaleratu dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ze esatek! Trikizio taldea eta Txortains taldearen arteko uztarketa da. 2008ko urrian gauzatu zen, aipatutako bi banda horietako kide batzuek AEBetara egin zuten bidaia batean. Ideia hartatik abiatuta, 2008ko abenduan, talde guztia batu zen eta lehen entsegua abenduaren 8an egin zuten. Taldea sortu eta gutxira, 2009ko urtarrilaren 23an, eman zuten lehen kontzertua eta Iruñean egin zen Korrikaren azken festan.[1]
2010eko martxoaren 4an, bere lehen diskoa kaleratu zuten, Ze Esatek!.
2010eko azaroaren 6an, Amurrion ospatu zen Ikasle Egunerako abestia grabatu zuten, "Ikasle Eguna 2010".
2011ko martxoaren 14an, taldearen Facebook orrialdean Xabier Arakamak (trikitia) eta Frank Lopepek (tronboia) taldea uzten zutela esan zuten, bere proiektuekin (Trikizio eta Mikel Hats taldeak) aurrera jarraitzeko.[2] Handik gutxira, Manex Berzosa sartuko zen tronboi.
2011ko urriaren 2an, Azpeitian ospatu zen Kilometroak jaialdirako abestia grabatu zuten, Klik izena izan zuena, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka futbolariekin, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin, eta hainbat haurrekin batera. Kantua eta bideoklipa 2011ko ekainaren 29an aurkeztu zituzten.[3]
Urte bereko abuztuaren 12an, Bilboko Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena zela-eta, abesti berri bat aurkeztu zuten, Txori Barrote 25 Urte. Letra Etxahun Lekuek egin zuen eta musika Ze Esatek! taldeak.
2011ko azaroaren 17an, euren hurrengo albumeko lehen singlea kaleratu zuten, Urriak 11, [4] eta, 2011ko azaroaren 24an, euren bigarren diskoa kaleratu zuten, Rock & Ron izenekoa.
2011ko gabonetan, EITBn izan ziren, Euskal Kantuen gauean
2012ko azaroaren 29an euren lehenengo zuzeneko lana kaleratu zuten, Gu Gara, CD/DVD formatuan.

2013ko azaroaren 28a zen bandak "Ibuprofeno" aurkeztu zuenean eta urte horretako Durangoko azokan bandako kideak "sendagile" izan ziren. Horrelaxe jarraitu zuten Hatortxu Rock edo Dokan eginiko aurkezpenetan ere. Hauexek izan ziren abestiak: Circle Pit Ska!, Kolorea kendu, Salon kitty, Viele Arten, Nere lagunak gartzelan daude, Ibuprofeno goizak, Beldurrak besarkatuz, Melody, USAmerikarren tranpa, But you don’t have a band, Argizaria eta Irribarre egin.
2015ean, disko berria etorri zen: Inoiz egin dugun diskorik onena. Tolosako Bonberenean grabatu zuten eta 10 abestiz osatuta zegoen. Hauxek dira: Ezin zaitut jasan, Kosta ala kosta, Summer of 74, Pianistaren heriotza, Zapaiatik zintzilik, Ilunetik argira eta buelta, Jonky Rolari, Working Class, Saminaren ederra eta Bagoaz.
2017an diska berri bat plazaratu dute Durangoko Azokan, Ibilita ikasten da erortzen. Berriz ere Baga-Bigarekin atera dute eta bertan hiru abestiren hitzak Sustrai Colina bertsolariak egin ditu. Horrela zioen Inaxio Esnaola Aranzadik Berrian, 2017ko azaroaren 19an:
« | Beraiek aitortu dute kantu berrietan punk-rocka zein pop melodiko estatubatuarra nabari direla. Dena aldatzen da eta Egunsentia heldu baino lehen abestiek arrazoia ematen diete. Zortzi mutilen ohiko izaera dute Zapatak gastatu arren singleak eta Etorri Mr. Marshall bihurriak. Ordea, neska ahotsek aberasten duten kantuak dira onenak: Rude Girl benetako ska pieza eta Su olatu baten aparta, Koban taldeko nesken parte hartzearekin.[6] | » |
2019ko Otsailaren 11n, sare sozialen bidez, taldearen agurra komunikatu zuten. #AzkenUdaDantza biraren baitan jo zuten haien azken kontzertu mundiala, 2019ko abuztuaren 12an hain zuzen, taldea jaiotzen ikusi zituzten Donostiako Piratetan. An de laif gous on...
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Albisu - ahotsak, txalaparta (2009 - 2019)
- Jabier Rodil - ahotsak (2009 - 2019)
- Iñaki Rodriguez 'Vierbu' - gitarra (2009 - 2019)
- Julen Valderrama - gitarra (2009 - 2019)
- Unai Arzelus - baxua (2009 - 2019)
- Antton Albizu - tronpeta (2009 - 2019)
- Manex Berzosa - tronboia (2011 - 2019)
- Jokin Guilisagasti - bateria (2014 - 2019)
Lehenagokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Arakama - trikitia, txalaparta (2009 - 2010)
- Frank Lopepé - tronboia (2009 - 2010)
- Alexander Arrieta - saxofoia (2009 - 2012)
- Unai Frantsesena - bateria (2009 - 2012)
- Boli - bateria (2012 - 2014)

Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ze Esatek! (2010, Baga-Biga)
- Rock & Ron (2011, Oihuka)
- Gu Gara (2012, Oihuka)
- Ibuprofeno (2013, Mirentxu Records)
- Inoiz egin dugun diskorik onena (2015, Bonberenea Ekintzak)[7]
- Ibilita ikasten da erortzen (2017, Baga-Biga)[8]
Kontzertu birak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ze Esatek! 1. Bira - 2009ko urtarrila - abendua
- Ze Esatek! 2. Bira - 2010eko otsaila - iraila
- Ze Esatek! 3.0 Bira - 2011ko apirila - urria
- Rock & Ron Tour - 2011ko abendua - 2012ko urria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Xabier Arakama Ze Esatek! taldeko trikitilariari egindako elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2011-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Xabier Arakamak eta Frank Lopepek Ze Esatek! taldea uzten dute. (Noiz kontsultatua: 2011-06-20).
- ↑ Kilometroak 2011ko Klik abestiaren bideoklipa. (Noiz kontsultatua: 2011-06-30).
- ↑ Urriak 11 entzungai. Gaztea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Elola, Naiara; Barragues, Julen. (2018-01-25). «Urtebetean ondutako aldaketa» www.badok.eus (berria.eus): 33. (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
- ↑ https://web.archive.org/web/20171210072426/http://www.badok.eus/musika/disko-kritika-ibilita-ikasten-da-erortzen-ze-esatek/
- ↑ Ze Esatek! – Inoiz egin dugun diskorik onena | Bonberenea. (Noiz kontsultatua: 2017-12-09).
- ↑ Ibilita ikasten da erortzen. (Noiz kontsultatua: 2017-12-09).