Rodano (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Rodano ibaia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodano
Le pont d'Avignon depuis l'île de la Barthelasse.jpg
Rodano Avignon hirian
Bertako izena Rhône (fr), Ròse (oc), Rôno (frp), Rhone (de)
Kokapena Suitza, Frantzia
Luzera 812 km
Arroa 95.590 km²
Emaria 1.800 m³/s
Iturburua Alpeak
Ibai ahoa Mediterraneoa
Rhone bassin versant.png

Rodano[1] (frantsesez, Rhône; frankoproventzeraz, Rôno; okzitanieraz, Ròse; alemanez, Rhone; Valaisko alemanieraz, Rotten), Europako ibai nagusietako bat da, Suitzan jaio, Léman aintziratik igaro eta Frantziako hego-ekialdea zeharkatu ondoan, Mediterraneora isurtzen dena. 812 km luze da eta 97.800 km²-ko arroa drainatzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodano Mediterraneoan isurtzen den Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da. Rodanoren glaziarrean du iturburua, 1.750 m-ko garaieran, Aare mendialdean, Suitzako erdi-hegoaldeko Alpe mendietan. Mendebalderantz egiten du, eta Léman aintziran barneratzen da. Aintzira alderik alde igaro ondoren, Frantziako estatuan sartzen da (Rhône-Alpes), Jura mendiak inguratzen ditu eta Saona ibaiaren ura jasotzen du Lyon hirian.

Hegoalderako norabidea hartzen du puntu horretan, eta Alpe aldeko ibaien ura biltzen du: Isère, Durance, Ardèche. Gard eta Vaucluseko behe-lautadak zeharkatzen ditu behe-ibilguan eta, Arles hirira iritsi baino lehen, bi adar nagusitan banatzen da, Mendebaldeko Rodano edo Rodano Txikia eta Rodano Handia. Marseillako hiriaren mendebaldean isurtzen du ura Mediterraneoan, ibai delta zabala eratuz.

Lyon hiritik bokaleraino ontziz ibil daiteke, Frantziako gobernuak 1940-1970 urteetan egin zituen bideratze-lanei esker. Beste ubide batek Rodano eta Rhin ibaiak lotzen ditu Saonatik Rhineraino luzatzen den ubidearen bidez.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodanoren emaria 95 urtez, 1920-2014 bitartean, neurtua izan da Bellcaireko estazioan[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 95.590 km² ditu, arro osoaren % 97,7. Batez besteko emaria 1.700 m³/s da. Emari handiena otsailean du (2.020 m³/s), eta txikiena abuztuan (1.080 m³/s).

Rodanoren batez besteko emariak (/s) Bellcairen neurtuak
Datuak: 1920-2014 bitartean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodano (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan