Roger Peyrefitte
Itxura
| Roger Peyrefitte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Roger Peyrefitte |
| Jaiotza | Castres, 1907ko abuztuaren 17a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Parisko 16. barrutia, 2000ko azaroaren 5a (93 urte) |
| Hobiratze lekua | Alet-les-Bains |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Alain-Philippe Malagnac |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | diplomazialaria, idazlea eta eleberrigilea |
| Enplegatzailea(k) | Écrits de Paris (en) Embassy of France, Athens (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Arcadie (en) |
Roger Peyrefitte (Castres, 1907ko abuztuaren 17a - Paris, 2000ko azaroaren 5a) frantses idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa izan zen.
Diplomazia-ikasketak egin zituen. 1944an argitaratu zuen lehen obra, Les Amitiés particulières (1944, Adiskidetasun bereziak); ikastetxe erlijioso bateko ikasleen emozioak deskribatu zituen obra horretan. Satirazko literatura landu zuen, sarritan dokumentu-balioa duena: Les Amours singulières (1949, Amodio bereziak), La Mort d´une mère (1950, Ama baten heriotza), Les Ambassades (1951, Enbaxadak), La fin des ambassades (1953, Enbaxaden amaia), Les Fils de la lumière (1961, Argiaren semeak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.