Ronald B. Kitaj

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ronald B. Kitaj
Bizitza
Jaiotza Chagrin Falls (Ohio)1932ko urriaren 29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles2007ko urriaren 21a (74 urte)
Heriotza modua suizidioa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Royal College of Art
Cooper Union
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea artista eta margolaria
Kidetza Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimendua Pop Artea
IMDb nm1065721

Ronald B. Kitaj (Cleveland, Ohio, 1932ko urriaren 29a - Los Angeles, Kalifornia, 2007ko urriaren 21a) ingeles margolaria izan zen. Pop Art eta Figurazio Berria joeren jarraitzailea zen.

Oinarrizko ikasketak bukatu zituenean, merkataritza-ontzi batean sartu zen, eta bidaiak egin zituen Karibe eta Hego Amerikara. Bien bitartean, pintura-ikasketak egin zituen New Yorkeko Cooper Unionen, espresionismo abstraktuaren eraginpean. Gero, bidaia gehiago egin zituen Europan eta Afrikaren iparraldean, eta, soldadutza bukatuta, arte-ikasketak sakondu zituen Ingalaterran (1962). Kitajek, orduko joera nagusiaren kontra, pintura figuratiboa egin zuen batez ere, era askotako gaiak landuz: historia, politika, soziologia eta, batez ere, poesia. 1962an, collageak egiten hasi zen Chris Praterrekin. Bakarkako lehen erakusketa Londresko Marlborough Galleryn egin zuen 1963an, eta arrakasta handia izan zuen. Bestalde, eskolak eman zituen Estatu Batuetako eta Europako zenbait unibertsitatetan. Azkeneko lanetan, gero eta nabarmenagoa da Frantziako XIX. mendeko margolarien eragina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]