Edukira joan

Pierre de Ronsard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronsard» orritik birbideratua)
Pierre de Ronsard

Bizitza
JaiotzaLa Possonnière Castle (en) Itzuli1524ko irailaren 11
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Riche1585eko abenduaren 27a (61 urte)
Familia
AitaLouis de Ronsard
AmaJeanne Chaudrier
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantses ertaina
frantsesa
Irakaslea(k)Jean Daurat (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lantokia(k)Frantzia
KidetzaPleiadea
MugimenduaPleiadea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: f14a2821-6bef-41c9-bf8a-d298ce789a3c Discogs: 534911 IMSLP: Category:Ronsard,_Pierre_de Edit the value on Wikidata

Pierre de Ronsard (La Possonnière jauregia, Couture-sur-Loir, 1524ko irailaren 11 - Saint-Cosme priore etxea, Turena, 1585eko abenduaren 27a) frantses poeta izan zen.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia noble bateko semea zen, eta erregearen gortean sartu zen morroi, 1536an. Eskozian eta Alsazian barrena bidaiatu zuen, baina, gorreriak jota, albo batera utzi behar izan zituen diplomazian jarraitzeko asmoak, eta literatura idazten hasi zen. Parisko Coqueret eskolan sartu zen, eta hainbat ikaskiderekin batera, Joachim du Bellayrekin, besteren artean, 1550. urtetik aurrera La Pléiade izenaz ezagutu zen poeta-taldea sortu zuen. Talde berri horren xede nagusia frantsesezko literatura-mota berri bat sortzea zen, idazle greko-latinoengan oinarritua.

Ronsarden lehen poesia-bildumari (1550, Odak) Horazio erromatarraren eragina igarri zaio, eta bigarren literatura-lanean (1552, Maitasunak) argi utzi zuen italiar lirikarekiko mendekotasuna. Les Meslanges (1555, Denetarik) eta Continuation des amours (1555, Maitasunen jarraipena) poesia-bildumetan agertu zuen benetako izaera eta sentiberatasun berezia. 1555etik 1556ra bitartean idatzi zuen Himnes (Himnoak) bilduman, berriz, gai filosofikoak, erlijiozkoak eta mitologikoak landu zituen.

Karlos IX.ak gorteko olerkari izendatu zuen 1558an, eta Frantziako Erlijio GerrakErlijio Gerrak piztu zirenean, monarkiaren aldeko agertu zen Ronsard, Discours (1562-1563, Hitzaldiak) lanaren bidez. Egilearen obrarik arnas handienekoa, La Franciade, lehen lau kantak argitaratu ondoren alboratu zuen (1572). Karlos IX.a 1574. urtean hil zenean, bizitza publikotik erretiratu zen. Sonnets pour Hélène (1578, Helenari zuzendutako sonetoak) sonetoak egileak bizitzari zion maitasun itzalezina agertu zuen, eta, agian, Ronsarden poesia-lanik ederrena da.

Hurrengo bi mendeetan hein batean baztertua izan bazen ere, frantziar molde klasizistaren sorreran garrantzia handia izan zuen. Kritikari erromantikoek Ronsarden obra dagokion mailara jaso zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre de Ronsard Aldatu lotura Wikidatan