Rosa Aierbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Aierbe

Bizitza
JaiotzaHernani1954ko maiatzaren 16a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Luis Miguel Díez de Salazar  (1980 -  1990)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
rosayerbe.com

María Rosa Aierbe Iribar (Hernani, Gipuzkoa, 1954ko maiatzaren 16a[1]) historialaria eta unibertsitateko irakaslea da. Historian doktorea da (Bartzelonako Unibertsitatean) eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra Zuzenbidearen eta Erakundeen Historian.[2][3][4][5][6][7][8]

Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bildumaren zuzendaria da[9].

Aierbe doktoreak 2020an euskaraz gorde diren poema zaharrenak aurkitu zituen, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, Oñatin, ikerketa bat egiten ari zela. Horrek ez du esan nahi euskaraz idatzi ziren lehen poemak direnik. Aurretik tradizio luzea bazegoela dirudi, baina testuak galdu direla dirudi.[10] Hala hasten da egile anonimo duen poema: «Ene laztan gozo ederra/ penaz penaçen naçu...» (Ene laztan gozo ederra/ penaz penatzen nauzu).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mª Rosa Ayerbe Iribar» www.rosayerbe.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  2. (Gaztelaniaz) Profesorado. Maria Rosa Ayerbe Iribar. EHU.
  3. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2020ko abenduaren 04a). Duela 500 urteko maitasun hitzak. .
  4. Olabarria, Jone. Euskaraz idatzitako XVI. mendeko amodiozko bi poema aurkitu dituzte Gipuzkoako Artxibo Historikoan. Argia (Goienatik).
  5. http://feedproxy.google.com/~r/sustatu/~3/sN2VuIKKM8A/1607069859. .[Betiko hautsitako esteka]
  6. Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2020-12-05). «Duela 500 urteko maitasun hitzak.» Zuzeu (Berriatik).
  7. Picado, Paul. (2020-12-5). «XVI. mende hasierakoa izan daitekeen euskarazko maitasun-poema baten zirriborroa aurkitu dute» El Correo.
  8. Picado, Paul. (2020-12-7). «Oñatiko XVI. mendeko euskarazko testuaren azterketa sakonagoa egingo du Euskaltzaindiak» El Correo.
  9. Fuentes Documentales Medievales del País Vasco. Eusko Ikaskuntza.
  10. Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2021-02-21). «'Poema Antecessor'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]