Rubén Bonifaz Nuño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Bonifaz Nuño

Bizitza
JaiotzaCórdoba (en) Itzuli1923ko azaroaren 12a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2013ko urtarrilaren 31 (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, itzultzailea, abokatua eta idazlea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Academia Latinitati Fovendae (en) Itzuli
Academia Mexicana de la Lengua

Rubén Bonifaz Nuño (Córdoba, 1923ko azaroaren 12a - Mexiko Hiria, 2013ko urtarrilaren 31[1]) mexikar humanista, poeta, itzultzailea, arte-kritikaria eta marrazkilaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko Unibertsitatean doktoregoa atera zuen letra klasikoen sailean. 1966. urtetik aurrera ikertzaile aritu da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Historia Institutuan, eta bertako argitalpenen zuzendari izan da. Filosofia eta Letretako irakasle izan da, eta Itzulpen Latinoaren Mintegiko katedra sortu zuen. Hainbat zentro sortu zituen, besteak beste, Linguistika Hispanikokoa, Hizkuntza Klasikoetako itzultzaileena.

Hainbat artikulu eta poema idatzi ditu Mexikoko aldizkarietan eta atzerrian. 1974an Mexikoko Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. Colimako Unibertsitatean (1984), Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (1985) eta Veracruzeko Unibertsitatean honoris causa doktore titulua eman zioten. Bere lanak hainbat antologiatan sartu dira, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira.

Poesia-lanen artean aipagarriak ditu: La muerte del Ángel (1945, Aingeruaren heriotza), Poética (1951, Poetika), Imágenes (1953, Irudiak), Los demonios y los días (1956, Deabruak eta egunak), El dolorido sentir (1960, Sentitze minbera), Fuego de pobres (1961, Pobreen sua), El ala del tigre (1969, Tigrearen hegoa), La flama en el espejo (1971, Sugarra ispiluan), Del templo de su cuerpo (1992, Bere gorputzaren tenplutik). Itzulpen eta bertsio ugari egin ditu, besteak beste, Dante Alighieriren Eglogak, Eneida, eta Greziar Lirikaren Antologia.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eneida (1973)
  • Metamorfosis (1979)
  • Hipólito (1998)
  • Ilíada (2008)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El amor y la cólera: Cayo Valerio Catulo (1977)
  • Los reinos de Cintia. Sobre Propercio (1978)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La muerte del ángel (1945)
  • Imágenes (1953)
  • Los demonios y los días (1956)
  • El manto y la corona (1958)
  • Canto llano a Simón Bolívar (1958)
  • Fuego de pobres (1961)
  • Siete de espadas (1966)
  • El ala del tigre (1969)
  • La flama en el espejo (1971)
  • Tres poemas de antes (1978)
  • As de oros (1981)
  • El corazón de la espiral (1983)
  • Albur de amor (1987)
  • Pulsera para Lucía Méndez (1989)
  • Del templo de su cuerpo (1992)
  • Trovas del mar unido (1994)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]