Rubén Laso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rubén Laso
Bizitza
Jaiotza Santander, [[]]
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria
Izengoitia(k) Michelena

Rubén Laso Maza, ezizenez Michelena, (Santander) Pedreñaren historiako patroi handienetakoa izan zen. Kontxako Bandera bat eta Espainiako 2 Txapelketa irabazi zituen besteak beste.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 hmarkadaren erdialdera hasi zen trainerua gidatzen. Kantabria aldean baziren 20 urte inguru trainerurik ez zela ateratzen eta arrauna bultzatu nahian 1964 urtean Kantabriako txapelketa antolatu zen. Hiru traineruk hartu zuten parte eta Pedreñak irabazi zuen. Talde berriak sortu nahian Rubén Lasori eskatu zioten taldea berria eratu zezala eta honek "La Bomba" trainerua osatu zuen. 1965 eta 1966an bigarren egin zuen.

1967an Pedreñan José Bedia patroi historikoak jarraituko ez zuela ikusita (75 urte zituen) Rubén Laso jarri zuten txopan. Urte horretan eta hurrengoan Espainiako txapelketa irabazi zuen. 1969an Kantabriako txapelketa irabazi zuen baina Espainiakoan hirugarren egin zuen. Orduan arrauna uztea erabaki zuen.

1976an Pedreña Kontxako Banderarako sailkatu zen, 27 urteren ondoren, eta Rubén Laso ezarri zen patroi. Pronostiko guztien aurka bandera irabaztea lortu zuten. Pedreñak lehia gogorra izan zuen Orio eta Santurtzirekin eta sailkapen orokorrean hirurak 11 segundoren barruan sartu ziren. Lehenengo jardunaldia kantabriarrek irabazi zuten, eta bigarrena Oriok. Gipuzkoarrek lehenengo egunean 13 segundo galdu zituzten txanda desberdinean joanda, eta bigarren igandean 8 baino ez zituzten errekuperatu. Lasok gogoratzen duenez lehorrean giroa bero bero zegoen eta ezkutuan atera behar izan zuten bandera Donostiatik[1].

1983 arte jarraitu zuen Pedreñaren txopan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]