Ruben Ruiz
Ruben Ruiz | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ruben Ruiz (Gasteiz, Araba, 1973) euskal idazlea da. Gasteizen irakasle ikasketak egin zituen, eta Psikopedagogiakoak Donostian. 2005-2012 urteetan Behinola Haur eta Gazte Literatura aldizkariko koordinatzailea izan zen; Galtzagorri Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea ere izan da hainbat urtean. Gaur egun, Lehen Hezkuntzako irakaslea da Nafarroan. [1]
Literatur ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obra Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan kokatzen da, eta album ilustratua, poesia eta ipuina landu ditu.[2] Lan horiek bere ikasleen adineko haurrei zuzenduta daude,[3] eta haurren esperientzietatik abiatuz, haien errealitatera hurbiltzea lortzen du.
Bere lehenengo obra 2002. urtean argitaratu zuen, Itsasoaren lezioa, Enrique Morente euskal ilustratzailearekin batera. Handik urtebetera, irudigile berarekin Azken giltza; urte berean Txokolatezko atzamarra eta Eta txorimaloa mintzatu zen ere argitaratu zituen. Azken hori Elena Odriozolaren kolaborazioarekin. 2006an Jokin Mitxelenaren ilustrazioek lagunduta Nora joan da argia idatzi zuen, I. Etxepare Saria eskuratuz. 2007an lehenengo poesia liburua plazaratu zuen, Sekretuak belarrira. Beste liburuek, ipuinak izanagatik ere, autorearen estilo poetikoa nabarmena dute.
Bere literatur-ibilbidean Anekdotak liburuarekin jaso ditu sari nagusienak, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (2009) eta Zarauzko Udalak antolatutako XXVI. Lizardi Saria (2008). Ipuin oso laburrak biltzen dira bertan, mundura eta bizitzara irekitzen den begirada poetikoa eskainiz. Epaimahaiak autorearen estilo intimista eta minimalista nabarmendu zuen saritzerakoan, euskal Haur eta Gazte Literaturako zenbait idazle ezagun gogora ekartzen gaituen estiloa, hain zuzen, Mariasun Landa edo Juan Kruz Igerabide kasu; betiere autorearen unibertso pertsonalari uko egin gabe.[4] Ilustrazioei dagokionez, Eider Eibarren estilo pertsonalak ere atmosfera intimo hori sortzen laguntzen du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsasoaren lezioa (2002, Desclee)
- Txokolatezko atzamarra (2003, Erein)
- Eta txorimaloa mintzatu zen (2003, Aizkorri)
- Azken giltza (2003, Desclee)
- Nora joan da argia? (2006, Aizkorri)
- Sekretuak belarrira (2007, Aizkorri)
- Anekdotak (2008, Pamiela)
- Gure etxea (2012, Erein)
- Oihartzun isilak (2017, Erein)
- Beti mugan (2022, Elkar)
- Pellokeriak (2024, Elkar)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I. Etxepare Saria, 2004, Nora joan da argia lanagatik.
- XXVI. Lizardi Saria, 2007, Anekdotak lanagatik.
- Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, 2009, Anekdotak lanagatik.
- IBBYren (International Board on Books for Young People) Ohorezko Zerrenda, 2010, Anekdotak lanagatik.
- XIV. Mikel Zarate Saria, 2024, Pellokeriak lanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ruben Ruiz» galtzagorri elkartea.
- ↑ «Anekdotak, Ruben Ruiz» pamiela.com.
- ↑ «Sekretuak belarrira, Ruben Ruiz» argia.
- ↑ «2009ko Euskadi Literatura Sariak» euskadi.eus.