Atila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atila
Eugene Ferdinand Victor Delacroix Attila fragment.jpg
History of the Huns (en) Itzuli hunoen errege

435 - 453
Rugila (en) Itzuli - Ellac (en) Itzuli, Dengizich (en) Itzuli, Ernakh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKaukasia395 inguru
HerrialdeaHistory of the Huns
Talde etnikoaHunoa
HeriotzaPanonia453 (46 urte)
Heriotza modua: asfixia
Familia
AitaMundzuk
Ezkontidea(k)Kreka (en) Itzuli
Ildico (en) Itzuli
Krimilda
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia

Find a Grave: 8193051 Edit the value on Wikidata

Atila[1] (latinez Attila; 395 inguru - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Garaiko inperiorik handienean agindu zuen. Haren lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Gaur egungo Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino helduz.

Haren inperioa hura hiltzearekin batera desagertu zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hunoen inperioaren hedadura.

Errege 434tik 453ra izan zen. Rugasen ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hilarazita hartu zuen erregetza.

Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten aritu ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).

Ekialdeko inperioari eraso zion, Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarriz. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.

Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria ebatsi zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Flavio Aezio jeneral erromatarraren eta Teodoriko I.a errege bisigodoaren aurrean.

Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, garaitu zuten Katalauniako Zelaietan (Troyes, 451). Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak ondoren Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke. Atila handik gutxira hil zen. Erregearen heriotzaren ondoan, hunoen inperioa erori zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atila Aldatu lotura Wikidatan