Rutpela maculata
Rutpela maculata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Rutpela |
Espeziea | Rutpela maculata Poda, 1761 |
Rutpela maculata Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina txikiko kakalardoa da, 13-20 mm neurtzen ditu. Burua eta pronotoa marroi oso ilunak dira eta elitroak aldiz horixkak marra eta orban beltzekin. Liztorraren itxura hartzen du horrela eta txoriak nahastu egiten dituenez babestu egiten da. Buruan segmentaturiko antena luzeak ditu.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso hostoerorkorretan aurkitzen dira kakalardo hauek. Helduak lorez lore ibiltzen dira eta nektarraz elikatzen dira[3].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira eta bi edo lau aste soilik irauten dute. Ondoren arrautzak jartzen dituzte enbor usteletan eta handik jaiotzen diren larbak zuhaitz hostoerorkorren enborretan elikatzen dira[3]. Bi edo hiru urte pasa ondoren pupa eratzen dute eta handik helduak sortzen dira[4].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Helduak loreen nektarraz elikatzen dira.
-
Rutpela maculata hegaaldatzeko prest.
-
Hegan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2007-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Rutpela maculata» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- ↑ «Rutpela maculata» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).