Nobela beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nobela beltza literatura genero bat da, hardboiled- (lagun gogorrarena) eta polizia- nobelekin hetsiki erlazionatuta. Izan ere, hainbat ezaugarritan paretsuak dira genero horiek: krimena argitzeko beharra, errealismoa eta idazkera zuzena..., baina nobela beltzean bilbea, giroa eta pertsonaien hartu-emana patu ilunean eta etsigarri batean biltzen da. Protagonista usu ez da detektibea edo polizia, biktima, susmagarria edo hiltzailea baizik, bere burua suntsituko duen jokabidean dago murgilduta, horretarako maiz sexu-harremanetaz baliatzen direla.

Aurrekariak baditu ere, beltza terminoa Bigarren Mundu Gerraren ostean zabaldu zen, Hollywooden zinema beltza gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola James M. Cain, Cornell Woolrich, Dorothy B. Hughes, Jim Thompson, David Goodis, Gil Brewer, Charles Williams, edo Elmore Leonard. Frantzian sortu zen beltz delako label hau, non Gallimard argitaletxeak, 1945ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat AEBetako hardboiled delakoaren itzulpenak.

Nobela motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratzailea pertsonai bat denean Julian Symons idazleak lau mota bereiztu ditu:[1]

  • Detektibe baten ikuspuntutik
  • Gaizkile baten ikuspuntutik
  • Biktima baten ikuspuntutik
  • Epaile baten ikuspuntutik

Generoaren sortzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carroll John Daly, Race Williams detektibearen sortzailea, idazle honek 1922tik generoaren topikoak eta oinarriak markatu zituen. Jarraitzaile asko izan zituen.
  • Dashiell Hammett, aurrekoaren jarraitzailea Sam Spade, Nick Charles, eta Continental agentziaren agentea egin zituen ezagunak. Hammett lehendabizikoa izan zen giro sozialari garrantzia ematen. Ipuin asko eta bost nobela idatzi zituen:
    • Red Harvest (1929)
    • The Dain Curse (1929)
    • The Maltese Falcon (1930)
    • The Glass Key (1931)
    • The Thin Man (1934)
  • Raymond Chandler, Philiph Marlowe detektibearen sortzailea. Nobela asko idatzi zituen, besteak beste:
    • The Big Sleep (1939)
    • Farewell, My Lovely (1940)
    • The High Window (1942)
    • The Lady in the Lake (1943)
    • Five Murderers (1944)
    • Trouble Is My Business (1950)
    • The Little Sister (1949)
    • The Simple Art of Murder (1950)
    • The Long Goodbye (1953)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Julian Symons, Historia del relato policial, Bartzelona: Bruguera, 1982.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]