SS Lesbian (1923)

Wikipedia, Entziklopedia askea
SS Lesbian (1923)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSwan Hunter
Historia
Zerbitzuaren hasiera1923ko uztailaren 31
Sorrera1923
Erregistro-herrialdeaErresuma Batua eta Vichyko gobernua
GatazkaBigarren Mundu Gerra
JabeaEllerman Lines (en) Itzuli 1923-1940
Vichyko gobernua 1940-1941
Ezaugarriak
Dimentsioak6,02 (zingoa) × 12,67 (zabalera) × 82,93 (luzera) m
Zingoa6,02 m
Tona-brutoak2.352 RT
Abiadura10 kn
Identifikazioa

Lesbian 2.352ko tonako karga-ontzia zen, eta Swan, Hunter eta Wigham Richardson Ltd ontziolak egina Newcastle upon Tynen, 1923an, Ellerman Lines Ltdentzat. 1940an konfiskatu zuten Vichyko indar frantsesek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swan, Hunter eta Wigham Richardson Ltd-ek eraiki zuten Lesbian, 1211 zenbakiarekin. 1923ko uztailaren 31n uretaratu zen zen eta 1923ko irailean bukatu. Lesbian Ellerman Linesen hirugarren ontzia izan zen izen horrekin.[1] Greziako Lesbos uhartearen izena darama.

Lesbiana Ellerman Lines Ltd-ek operatu zuen 1937 arte. 1937tik 1940an harrapatu zuten arte, Ellerman & Papayanni Lines Ltd-ren ontzia izan zen.[2]

Harrapatzea, hondoratzea eta berraurkitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an, Vichyren indar frantsesek Lesbian itsasontzia inbaditu zuen Beiruten, Libanon. Siria eta Libanoko inbasio aliatuan, 1941ean, Beirut bonbardatu zuten. Vichy frantziarrak, hondoratu eta portua bera blokeatuko ote zen beldur, Lesbian itsasoan jarri zuen, eta 1941eko uztailaren 14an hondoratu zuten.[3]

2000. urtean, bertako bi urpekaritza-zentrok aurkitu zuten ontzia: Urpeko Institutu Nazionalak (NISD) eta Abyss urpekaritza-zentroak. Ontzia oso ondo kontserbatuta dago, eta 67 metroko sakoneran dago, Beiruteko portuaren aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ellerman & Papayanni. The Ships List.
  2. LLOYD'S REGISTER, STEAMERS AND MOTORSHIPS. Plimsoll Ship Data.
  3. HMS Victoria – A Technical Diving Journey to Lebanon. The National Institute For Scuba Diving in Lebanon.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]