Sabino Goikoetxea
Itxura
| Sabino Goikoetxea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bermeo, 1826ko abenduaren 31 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bilbo, 1901eko urtarrilaren 15a (74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa eta idazlea |
| Izengoitia(k) | Argos |
| Genero artistikoa | kostunbrismoa |
Sabino Goikoetxea Etxebarria (Bermeo, 1826ko abenduaren 31 – Bilbo, 1901eko urtarrilaren 15a) (izengoitia: Argos) bizkaitar arkitektoa eta idazlea izan zen. Ezagunagoa izan zen literatura-lanengatik, arkitektura-obrengatik baino: Ellos y nosotros (1867; Lehen Karlistadari buruzkoa), Pasavolantes (1883), Otros pasavolantes (1889) eta Ultimos pasavolantes (1895, Bilboko gizartearen ohiturei buruzkoak). El Nervión Bilboko egunkaria sortu zuen. Bilboko burdinbide-konpainiako zuzendaria izan zen. Bere arkitektura-lanen artean Vista Alegre zezen plaza eta Foruen zubia (1874ko Bilboko setioan suntsitua) nabarmendu daitezke. Bilbo Zaharreko Gaztetxea izan zenaren eraikinaren egilea ere bada.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bacigalupe, Carlos: "Un personaje excepcional llamado Sabino de Goicoechea", Bilbao, 2014.