Sabrina Ionescu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabrina Ionescu
Bizitza
JaiotzaWalnut Creek (Kalifornia)1997ko abenduaren 6a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Errumania
Talde etnikoaRomanian Americans (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Hroniss Grasu (en) Itzuli  (2024ko martxoaren 10a -
Hezkuntza
HeziketaMiramonte High School (en) Itzuli
(2012 - 2016)
University of Oregon (en) Itzuli
(2016 - 2020) Artean graduatu, Arte-masterra
Hizkuntzakingelesa
errumaniera
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Oregon Ducks women's basketball (en) Itzuli2016-2020antolatzaile20
New York Liberty (en) Itzuli2020-antolatzaile20
Draft NBA New York Liberty (en) Itzuli
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Altuera2,20 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrumaniako Eliza Ortodoxoa

IMDB: nm11376494 Twitter: sabrina_i20 Instagram: sabrina_i Edit the value on Wikidata

Sabrina Elaine Ionescu (Walnut Creek, Kalifornia, AEB, 1997ko abenduaren 6a), Emakumeen Saskibaloi Elkarteko (WNBA) saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da. Historian hirukoitz-bikoitz gehien lortu dituen emakumezkoa da[1] eta WNBAko ibilbidean 2.000 puntu, 1.000 asistentzia eta 1.000 erreboteko langa gainditu duen bakarra[2].

2023ko uztailaren 14n jaurtiketa hirukoitzen txapelketan WNBA eta NBAko errekorra ezarri zuen 37 puntu lortuz[3]. Stephen Curryk zuen errekorra (31 puntu) aise gainditu zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oregongo Unibertsitatean Oregon Ducks tadearekin jokatu zuen lau denboraldiz eta batazbeste 18,0 puntu, 7,7 asistentzia eta 1,5 baloi lapurreta egin zituen partiduko[4]. Stanforden aurkako partidan (87-55) Ionescuk 37 puntu sartu zituen, 11 errebote eskuratu eta 7 asistentzia eman zituen, eta hirugarren laurdenean aurretik Alison Langek zuen errekorra (2.252 puntu) gainditu zuen[5]. 2020ko otsailaren 14an 1.000 asistentziatako langa gainditu zuen eta astebete beranduago NCAA-ko lehen jokalaria izan zen 2.000 puntu, 1.000 asistentzia eta 1.000 errebote lortzen. Urte hartan zortzi hirukoitz-bikoitz lortu zituen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000ko apirilaren 17an New York Liberty taldeak aukeratu zuen Draftean. Seattle Storm-en aurka egin zuen debuta uztailaren 25ean eta 12 puntu, 6 errebote eta 4 asistentzia egin zituen. Abuztuaren 1ean ezkerreko orkatilan lesionatu egin zen eta ia denboraldi guztia galdu zuen[6].

2022ko uztailaren Las Vegas Aces taldearen aurke ibilbideko hirugarren hirukoitz-bikoitza lortu zuen, 31 puntu, 13 errebote eta 10 asistentzia. WNBA-ren historian lehenengo hirukoitz-bikoitza da 30 puntutik gora lortzen dena[7].

2023ko uztailaren 14an Hiru puntuko aurtiketa txapelketan 37 puntu lortu zituen, WNBA ezezik NBAko errekorra ere bada. Aurretik Stephen Curry jokalariak zuen errekorra (31 puntu) aise gainditu zuen[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Sabrina Ionescu, nueva número uno del draft, es el «triple-doble viviente»» Diario ABC 2020-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  2. (Ingelesez) «Ducks' Ionescu first in NCAA with 2K-1K-1K totals» ESPN.com 2020-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  3. Sabrina Ionescu MAKES HISTORY With 37 PTS In Final Rnd Of Starry 3-PT Contest | July 14, 2023. (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  4. (Ingelesez) «Sabrina Ionescu - Women's Basketball» University of Oregon Athletics (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  5. (Ingelesez) https://www.facebook.com/JamesCrepea. (2020-01-17). «Sabrina Ionescu scores career-high 37, breaks program career scoring record to lead No. 6 Oregon women’s basketball past No. 3 Stanford» oregonlive (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  6. (Ingelesez) https://highposthoops.com/author/snusbaum. (2020-10-12). «Your Day in Women’s Basketball, October 12: Sabrina Ionescu is ready to ball» High Post Hoops (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  7. (Ingelesez) «Liberty's Sabrina Ionescu records first 30-point triple-double in WNBA history in win over Aces» CBSSports.com 2022-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  8. (Ingelesez) Koons, Zach. (2023-07-14). «Steph Curry Was in Awe of Sabrina Ionescu Shattering His Three-Point Contest Record» Sports Illustrated (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]