Sabrina Salerno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sabrina Salerno
Sabrina Salerno 30 October 2010.jpg
Bizitza
Izen osoa Sabrina Debora Salerno
Jaiotza Genova1968ko martxoaren 15a (51 urte)
Herrialdea  Italia
Lehen hizkuntza italiera
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria, modeloa, disko-ekoizlea, musikagilea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista aurkezlea
Genero artistikoa popa
Italo disco Itzuli
Hi-NRG Itzuli
Eurobeat Itzuli
dance popa
freestyle music Itzuli
Ahots mota kontraltoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Casablanca Records
RTI Music Itzuli
IMDb nm0758090
www.sabrinasalerno.com

Sabrina Debora Salerno, ezagunagoa Sabrina izen artistikoaz (1968ko martxoaren 15a, Genova) italiar abeslari, modelo, aktore eta ekoizle bat da.

1980ko hamarkadaren amaieraldera Mendebaldeko Europan sex symbola bilakatu zen, bereziki Boys (Summertime Love) abestiaren bideoklipari esker. Hego Euskal Herrian nahiz Espainian 1987an Un, dos, tres... responda otra vez telebista saio ospetsuan abesten agertu zenetik ospetsu bilakatu zen, eta urte hartako TVE1 kateko Urte Zahar gaueko saioan abesten ari zela bular bat bere eskotetik atera eta segundu eskas batzutan denon ikusgai agertu zenetik, nazio mailako eskandaloa bilakatzeaz gain gizon eta mutil gazte nerabe ugariren mito sexuala ere bihurtu zen.

Bestalde, hedabideek Samantha Fox ingeles abeslariarekin lehia ospetsua sortarazi zuten, hura ere sex symbol izendapena jasoa baizen, nahiz eta berez biek benetazko lehiarik ez izan. Garai hartan Sabrinak ustezko lehia horri buruz honakoa esan zuen: "Samantha eta nire arteko antzekotasun bakarra bularrak dira, nik abestu egiten dut". Hogei urte beranduago bi abeslariak elkarrekin abesti bat abesteko bildu ziren.