Sagar-tarta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sagar-tarta
Apple pie.jpg
Osagaiak
Sagarra
Oinarria cooking apple Itzuli, azukrea, irina, Mahaspasa, arrautza, kanela eta gurina
Historia
Jatorria Ameriketako Estatu Batuak

Sagar tarta nazioartean eta gozogintzan ezagunetariko da. Sagar konpotaz edo sagar xerrekin estalita egiten dira nagusiki.

Pastel-kremadun eta oinarri-oredun sagar-tarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel-kremaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3 arrautza
  • 1/2 l. esne
  • 125gr azukre
  • 75gr irina (artoarena hobeto)

Oinarri-orearen osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 250gr irin (artoarena hobeto)
  • 100gr gurin
  • 100gr azukre,
  • Arrautza bat
  • Oliba koilarakada bat
  • Laranja baten zukua

Tartaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel-kremaren prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esnea egosi kanelarekin. Beste ontzi batean nahastu arrautzak, irina eta azukrea esne hotz apur batekin. Aukerakoa da likore bat botatzea (hur likore, anisa...). Suteko esnea irakiten dagoenean bota aurreko batidoa. Jarraitu hagatxo batekin su txikian nahastura eragiten loditu arte.

Oinarri-orearen prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irina, ura eta azukre nahastu hagatxo batekin. Utzi ordu erdi geldirik. Gurina urtu eta banaka bota gainerako osagaiak. Orea nahasten da eskuekin pasta bat lortu arte.

Tartaren prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Molde desmuntagarri bat gurinaz koipeztatu eta gero oinarri-oreaz estali.

Sardexka batekin zulatuak egin eta gero laberatu oinarri-orea (bera bakarrik) labean 180 °C 15-20 minututan.

  1. Sagar zatiak ebaki.
  2. Kendu labetik orea eta gainean krema jarri.
  3. Kremaren gainean sagarrak jarri.
  4. Labean 180 °C 30 minututan, edo sagar zatitxoak txigortu arte.
  5. Eginda gero estali mertxika marmeladaz edo sagar siropez

Sagar-tarta erreza (sagar zatitxoekin )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3 arrautza
  • 3 jogurt natural
  • 2 jogurt neurriko azukrea
  • 3 Sagar
  • 150 gr irin

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena nahastu eta labean jarri 180 gradutan 40 minutu Apaindu mertxika edo arbeletxeko marmeladaz

  1. Labean 180 °C 30 minututan edo jostorratz batekin zulatu eta siku irteten duenean eginda dagoenaren seinale da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]