Edukira joan

Saguak eta gizonak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saguak eta gizonak
Datuak
IdazleaJohn Steinbeck (1937)
Argitaratze-data1937
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaOf Mice and Men
HizkuntzaIngeles
ArgitaletxeaPascal Covici (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak187
Euskaraz
IzenburuaSaguak eta gizonak
ItzultzaileaIñigo Errasti
Argitaratze-data2012
Orrialdeak158
ISBN978-84-9868-358-5


Saguak eta gizonak (ingelesez: Of Mice and Men) John Steinbeck Nobel saridunak idatzitako eleberria da. 1937an argitaratua, George Milton eta Lennie Smallen historia tragikoa kontatzen du, Depresio Handiaren garaietan arrantxoz arrantxo mugitzen ziren bi langilearena.

Eleberriaren Steinbecken bizitzan oinarrituta dago, berriro The Grapes of Wrath eleberrian egingo zuen moduan. Euskaraz Alberdaniak plazaratu zuen.[1] Gary Sinise zuzendariak 1992an zuzendu zuen eleberriaren izen bereko filma; John Malkovichek egin zuen Lennieren rola.[2]

  • Lennie Small: Gizon atzeratua baina izugarri indartsua. Georgerekin bidaiatzen du lan bila. Bere ametsa da Georgerekin etxe txiki bat erosi eta untxiak zaintzea.
  • George Milton: Lennieren laguna, aspalditik dabilena hura babesten.
  • Candy: Arrantxoko langile zaharra, eskua galdu zuena.
  • Slim: Arrantxoko mandazainen burua, oso errespetatua.
  • Curley: Arrantxoaren jabearen semea, oso liskarzalea.
  • Curleyren emaztea: Curleyren emazte gaztea, beti langileen artean ibiltzen dena.
  • Crooks: korta-mutil beltza, arrantxoan isolatuta bizi dena bere kolorearengatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.