Saguzar arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saguzar arrunt
Pipistrellus pipistrellus lateral.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
GeneroaPipistrellus
Espeziea Pipistrellus pipistrellus
, 1774
Hedapen mapa
Distribution of Pipistrellus pipistrellus.png

Saguzar arrunta (pipistrellus pipistrellus) Euskal Herrian topa daitekeen babestutako saguzar espezie bat da.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[1]

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan dagoen saguzarrik txikiena da: 36-51 mm arteko luzera du; hego baten puntatik bestera 180-240 mm baino ez ditu neurtzen. Pisua ere arina du: 3,5 gramotik 8 gramora.

Bizkarreko ilea marroia du eta sabelerantz joan ahala argitu egiten zaio. Muturra eta hegalak beltzak ditu.

Ez da saguzar mediterraneoarekin ( Pipistrellus pygmaeus ) nahastu behar.

Portaera eta elikagaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek saguzarrei buruz dugun irudia hausten digu: atsedena hartzeko ez da sabaitik eskegita jartzen; zulotxoetan gordetzen da, makurtuta. Hegalak bere gorputzaren inguruan bildu beharrean (beste hainbat saguzarrek egiten duten gisan), bere gorputzaren ondoan plegatzen ditu. Espezie sedentarioa da; beti ber lekuan bizi da. Oihu zorrotzak igortzen ditu, bereziki udazkenean, arrek haien presentzia agerrarazi nahi dutenean hegan dabiltzala.

Hegal eginez jaten ditu harrapatutako intsektu txikiak (eltxoak, odol-zizare edo kironomoak, trikopteroak, krisopoak...)

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat saguzar espezie ez bezala, saguzar arrunta ez da leize-zuloetan bizi. Antropofiloa da; hau da, gizakiak eraikitako guneetan bizitzea maite du: etxe zaharretako harrien tartean, teilapeetan, biltegietan...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saguzar arrunt Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pipistrellus_pipistrellus