Saint-Maloko Saint Vincent katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saint Vincent katedrala
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Flèche de la Cathédrale Saint-Vincent (Saint-Malo, 35).jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Bretainia (eskualdea)
DepartamenduaIlle-et-Vilaine
BarrutiSaint-Maloko barrutia
Frantziako udalerriSaint-Malo
Koordenatuak 48° 38′ 58″ N, 2° 01′ 32″ W / 48.64944444°N,2.02555556°W / 48.64944444; -2.02555556Koordenatuak: 48° 38′ 58″ N, 2° 01′ 32″ W / 48.64944444°N,2.02555556°W / 48.64944444; -2.02555556
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Rennes Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Raymond Cornon Itzuli
Ondarea
Mérimée ID PA00090798

Saint-Maloko Saint Vincent katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Vincent-de-Saragosse de Saint-Malo) Bretainiako Saint-Malo hiriko katedral katolikoa da. Hueskako San Bizenteren katedrala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendeko eliza bat IX. mendean beste bat izan ziren tokian eraiki zen katedrala, Jean de Châtillon (1146-1163) Saint-Maloko apezpiku zela. XII mendekoak dira klaustroa, habeartea eta transeptua. XIII. mendean korua gehitu zitzaion eta dorrea 1422an bukatu zuten.

Hurrengo mendeetan atalak gehitu zitzaizkion eta gaur egungo aurrealdea 1722 eta 1773 artean egina da. Katedrala diozesi zabal baten egoitza zen baina 1801eko konkordatuak diozesiaren amaiera ekarri zuen eta lurrak Rennes, Saint-Brieuc eta Vanneseko apezpikuen esku gelditu ziren.

1944ko bonbardaketek Saint-Malo suntsitu egin zuten eta katedrala bera ere oso kaltetua gelditu zen. Berreraikitze lanak 1972 arte luzatu ziren. Raymond Cornon izan zen berrizte lanak aurrera eraman zituen arkitektua. Brontzezko aldare nagusia 1991eko abenduaren 8an sagaratu zen.

Tro Breizh[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainia sortu zuten zazpi santuen katedralak biltzen dituen erromes ibilbidea da. Santu hauek V. eta VI. mendeetan Armorika kristautu zuten monje zeltak izan ziren. Hauek dira zazpi hiriak eta santuak:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Maloko Saint Vincent katedrala Aldatu lotura Wikidatan