Saioa Jaurena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saioa Jaurena
Saioa Jaurena.jpg
Bizitza
Jaiotza Elizondo1989ko apirilaren  21a (30 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak errugbilaria eta irakaslea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
La Unica Rugby Taldea2006-2011
Getxo Rugby Taldea2011-2013
Bizkarians Rugby Elkartea2012-2013
Association Sportive Bayonnaise2013-2014
College Rifles RFC Itzuli2014-2015
Getxo Rugby Taldea2015-2017
Association Sportive Bayonnaise2017-
Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioa2013-04-27-
 
Posizio edo espezialitatea harroina
Pisua 75 kilogramo
Altuera 162 zentimetro

Saioa Jaurena Atxa (Elizondo, 1989ko apirilaren 21a)[1] nafar errugbilaria da, harroin postuan jokatzen duena.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizondon jaioa, eskubaloian aritu zen haurtzaroan. 16 urte zituelarik, BRTko mutilekin hasi zen errugbian entrenatzen. Baztanen nesken talderik ez zegoenez, Iruñeko La Unicara joan zen. Lau denboraldi egin zituen bertan, 2006tik 2011ra.[2] Getxon eta Bizkarians-en aritu ondoren, 2014an France Élite 2 liga irabazi zuen Association Sportive Bayonnaiserekin.[3] Zeelanda Berrira joan zen hurrengo denboraldian, eta College Rifles-ekin lehiatu zen Aucklandeko Ligan.[4] Handik bueltan, Getxon jokatu zuen bi urtez, eta Association Sportive Bayonnaise taldeak fitxatu zuen 2017an Top 8 txapelketan aritzeko.[5]

Emakumezkoen Espainiako errugbi selekzioarekin 2013ko apirilaren 27an jokatu zuen lehenbiziko partida ofiziala, Italiaren aurka.[2] Harrezkero, bi aldiz irabazi du Europako Txapelketa, 2016an[6] eta 2019an;[7] 2017ko Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Saioa Jaurena Federación Española de Rugby, new-web.ferugby.es . Noiz kontsultatua: 2019-10-6.
  2. a b Saioa Jaurena: «Es un sueño» rugbyfemenino.com.es . Noiz kontsultatua: 2019-10-7.
  3. Saioa Jaurena, campeona en Francia rugbyfemenino.com.es . Noiz kontsultatua: 2019-10-7.
  4. Getxoko jokalariak selekzio nazionalaren zerrendan Getxo Errugbia. Prentsa oharra, documentop.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-6.
  5. Pikabea, G. Saioa Jaurena: «Ametsak egia bihurtzen direlarik dena errazagoa da» Ttipi-Ttapa, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0, erran.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-6.
  6. Jaurena, Pérez eta Pla, Europako txapeldunak Hiruka, 2016-10-20, hiruka.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-9.
  7. M. Carreño, Fernando España gana su séptimo Europeo de rugby con récord de asistencia a un partido femenino marca.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saioa Jaurena