1905eko abenduaren 6an Amicale Jean-Macé kirol elkartea sortu zen Jules Ferry eskolan. 1918an izena aldatu zuen, gaur egungoa hartuz. Bigarren Mundu Gerra garaian Société Nautique de Bayonne taldearekin elkartu zen eta AS Côte basque izena hartu zuen. 1962an talde biak bereiztu eta Association Sportive Bayonnaise izena berreskuratu zuen.
2007-08 denboraldia Lehen mailako A multzoan egin zuen eta ordutik Frantziako txapelketaren bigarren mailan aritu izan da. 2014an txapelduna izan zen baina ez zuen igotzerik lortu. 2017an berriz irabazi du eta Élite 1 mailara igo da.