Salbatore Mitxelena Ikastola

Koordenatuak: 43°17′02″N 2°09′36″W / 43.28397°N 2.15992°W / 43.28397; -2.15992
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbatore Mitxelena ikastola» orritik birbideratua)
Salbatore Mitxelena Ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′02″N 2°09′36″W / 43.28397°N 2.15992°W / 43.28397; -2.15992
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Kontaktua
HelbideaMaria Etxe-Txiki kalea 14, 20800 Zarautz
Webgune ofiziala

Salbatore Mitxelena Ikastola Gipuzkoako Zarautz herrian dagoen ikastola da. Gaur egun, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH etapak eskaintzen ditu eta hiru gunetan kokatzen da: Azken Portu (HH2), Ispilla (HH2) eta Iñurritza (HH3-DBH4). Ikastolen Elkarteko kide da.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964-1966 urteetan herritar talde bat elkartu zen, seme-alabak euskaraz hezteko asmoz frankismoan, frantziskotarrek utzitako lokalean, “katekesi” talde moduan gobernuaren aurrean. Zarauzko “Eskolaurre” handiena izan zen.

1972an, frankismoan, ikastola legeztatu zen, Madrilgo udatiar politikari baten bidez eta Salbatore Mitxelena euskal olerkariaren izenarekin.

Gertaera nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1964: Herritar talde bat elkartu zen, seme-alabak euskaraz hezteko asmoz frankismoan.
  • 1972: Frankismoan: Salbatore Mitxelena Ikastola legeztatu zen, Madrilgo udatiar politikari baten bidez.
  • 1975: Eraikin berriaren inaugurazioa Iñurritzan. Aurrez, 14 lokaletan sakabanatuta ibili ginen.
  • 1987: Kilometroak ospatu ziren lehen aldiz. Seaska iparraldeko ikastolen elkartearekin eta Nafarroako Ikastolen elkartearekin banatu ziren irabaziak solidarioki.
  • 1993: Ikastolak Buesak eskainitako publikotasun eredua ez onartzeko erabakia hartu zen, mehatxu guztiei aurre eginez.
  • 1995: Obrak: DBH etaparen ezarpenerako solairu berria.
  • 1998: HH 2ko gelak martxan jarri ziren Azken Portun.
  • 2002: Oteitza Lizeo Politeknikoaren sorrera, Orioko Herri Ikastola eta Antoniano Ikastetxearekin elkarlanean. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasketak eskaintzeko bidea.
  • 2004: Kilometroak ospatu ziren, Orioko ikastola eta Oteitza Lizeoarekin batera.
  • 2005: Herri Onurako Erakundea izendatu zen.
  • 2014: 50. urteurrena ospatu zen.
  • 2019: Kilometroak, ohiko ereduan antolatutako azkena.

Irakasle ohi nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle ohi nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]