Iratxe Esnaola Arribillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iratxe Esnaola Arribillaga
Arg2 iratxe txikia.png
Bizitza
Izen osoa Iratxe Esnaola Arribillaga
Jaiotza Zarautz1981eko maiatzaren  7a (38 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta Q777942 Itzuli
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Deustuko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
PuntuEus
Gara
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

Iratxe Esnaola Arribillaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1981eko maiatzaren 7a) informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da. Software librearen defendatzailea, hainbat herri-ekimenetan parte hartu du: esaterako, PuntuEus proiektuko koordinatzailea da. Hainbat hedabide eta elkarteren kolaboratzailea ere bada informatikako gaietan.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campusean Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen. Gero Zamudioko parke teknologikoko enpresa batean programatzaile gisa aritu ondoren Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean hasi zen lanean, ikerketan eta irakaskuntzan. Eta bertan jarraitzen du. 2015eko abenduaren 18tik Hezkuntzan Doktorea da, tesiaren helburua Deustuko Unibertsitateko irakasleriaren Moodle plataformaren erabilera aztertzea izan da, erabilera hori eta irakasleak pedagogian eta teknologia berrietan dituen sinesmenak ea nola lotzen diren aztertuz, eta erabilera hori ulertzen lagunduz.[1]

Idazle dibulgatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berria egunkarian artikuluak argitaratu izan ditu[2] eta Gara egunkariko kolaboratzaile izan da 2006ko urtarriletik, teknologien inguruko iritzi-artikulu eta erreportajeak idazten ditu bertan.[3][4] Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) eta euskararekin zerikusia izan duten (software librea, Web 2.0, hezkuntza...) hainbat hitzaldi antolatu eta eman ditu. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, 6 hitzaldi baino gehiago bildu dira.[5] 2013tik, UEUko Talde Eragilearen kide da eta «on line» arituko den euskarazko unibertsitate bat sortzeko proiektuan parte hartzen ari da.[6]

Puntueus elkarteko zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an PuntuEus elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta PuntuEus elkarteak Puntueus Fundazioa sortu zuen 2012an, ICANNen aurrean .eus domeinua eskatzeko. Zehazki, 2012ko urtarrilaren 12an ireki zuen ICANNek lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera[7] eta, urtebeteko ebaluazio fasearen ondoren, 2013ko ekainaren 14an .eus Interneteko domeinua onartu zuen ICANNek.[8][9] Esnaola bera izan zen proiektuaren koordinatzailea eta zuzendaria, '.eus' Interneteko domeinuaren abiatze-aldira arte.[10][11] 2015ean Iratxek utzi zuen eta Iñaki Goirizelaiak hartu zuen zuzendaritza lana.

Olaso Dorrea Fundazioko lehendakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olaso Dorrea Fundazioko lehendakari kargua hartu zuen 2019an.

.eus proiektuaren koordinatzailea izan zen Iratxe Esnaola Arribillaga, abiatze-aldira arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esnaola, Iratxe, «Uso docente de la plataforma educativa ALUD en la universidad de Deusto y su relación con otras variables educativas», TESEO, . Noiz kontsultatua: 2016-08-14.
  2. (Euskaraz)Berria.eus «Copyright direktiba berria Europan» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-30.
  3. Iratxe Esnaolaren Arribillaga Ikas2deak webgunean.
  4. e-makumeak: Gaur8 astekariko artikuluak, . Noiz kontsultatua: 2016-08-14.
  5. Iratxe Esnaola Arribillagaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>5 produktu).
  6. Esnaola, Iratxe (2016), ««On line» eta euskaraz ikasi nahi duzu?», Gaur8, . Noiz kontsultatua: 2016-08-14.
  7. PuntuEus Elkartea: «2012arekin, .EUS domeinua eskatuko dugu», Berri Berriak, 2011-06-21.
  8. «Euskarak eta euskal kulturak badute adierazle berri bat Interneten» Gara 2013-06-16.
  9. «'.eus' domeinua onartu dute» Berria 2013-06-14.
  10. Esnaola, Iratxe, .EUS, Interneteko domeinu bat baino askoz gehiago, . Noiz kontsultatua: 2016-08-14.
  11. (Euskaraz)«Lan-talde berriak gidatuko du puntuEUS • ZUZEU» ZUZEU 2014-09-03 . Noiz kontsultatua: 2019-07-23.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]