Nahikari Gabilondo
| Nahikari Gabilondo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zarautz, 1978ko urtarrilaren 1a (48 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria, itzultzailea eta erizaina |
Nahikari Gabilondo Mendizabal (Zarautz, Gipuzkoa, 1978ko urtarrilaren 1a) gipuzkoar bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta erizaina da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahikari Gabilondo zarautz herrian jaio zen 1978an. Erizaintza ikasketak egin zituen. 11 urterekin hasi zen Zarauzko Etxebeltz bertso-eskolan. 14 urte zituela ekin zion bat-bateko bertsogintzari, eta eskolartekoetan, bat-bateko sariketetan eta Txapelketa Nagusietan aritu da. Motxian bertso-eskolako kidea ere bada.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketaz erizaina bada ere, itzultzaile egiten du lan.[3]
Gabilondoren lehen bertso saioa Zarautzen izan zen 1991n, ikastolako kurtso bukaerako bazkarian, kantulagun Julen Zulaika, Aitzol Illarramendi, Aritz Aranburu eta Imanol Epelde zituela.
Epaimahai lanetan jardun du hainbat bertso saiotan, hala nola, 2024an bere jaioterriko Basarri bertsopaper lehiaketan Andoni Egaña eta Unai Muniain ondoan zituela.[4]
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoak (1): 2017
- final laurdenak (1): 2005
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- finalaurreak (2): 2003, 2015
- final laurdenak (2): 2007, 2011
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tximeletak eta gozokiak (2022). Ibaizabal argitaletxea. ISBN 9788413703305 [5]
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bakardadeak, COVID-19aren sintomez haragoko sufrimendua (2020), Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, 2 zk. (abendua), liburukia. 4, or. 79-82. ISSN 2530-9412,
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caspar Addymanen Haurtxoak barreka eta barreka (2024), Ibaizabal argitaletxea, Ania Simeoneren ilustrazioekin.[6]
- María Paz Brozas Poloren Jarduera gimnastiko eta akrobatikoen oinarriak (2021) Saroi Jauregirekin. Euskal Herriko Unibertsitatea, ISBN 978-84-1319-318-2 [7]
- Helen J. Hislopen Daniels eta Worthingham, muskulu-probak: eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak (2020). Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN 978-84-1319-233-8 [7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berritxu saria (1): 1995
- Xenpelar saria (1): 1996
- Osinalde saria (1): 1998
- Lizardi saria (1): 2001
- Erniarraitz saria (1): 2002
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mantxi. (1999). «Zarautz-Salbide: kontrario eta adiskide» Bertsolari Aldizkaria (Andoain) (35. zkia.): 120-122 or...
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Nahikari Gabilondoren biografia bertsolaritzaren datu-basean. (kontsulta data: 2017ko irailaren 25ean).
- ↑ Norteko Ferrokarrilla. (2008ko martxoaren 19an). Medikuak bertsotan 1. (kontsulta data: 2017ko irailaren 25ean).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amundarain, Pedro. (2024-05-09). «Zarautz sigue fomentando el euskera y la bertsolaritza» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-01-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tximeletak Eta Gozokiak (libro del 2022). Escrito por GABILONDO NAHIKARI. ISBN 9788413703305» La Vanguardia 2022-11-24 (kontsulta data: 2025-01-08).
- ↑ Haurtxoak Barreka Eta Barreka. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Nahikari Gabilondo Mendizabal» Dialnet (kontsulta data: 2025-01-08).