Saliut 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Saliut 1 historiako lehen espazio estazioa izan zen. 1971ko apirilak 19an jaurti zen, lurretik 200 kilometroko altuerara orbitan jarriz. bi Soiuz ontzik bisitatu zuten estazioa hau berriz atmosferan sartzean erre aurretik., 1971ko urrian. Bi teleskopio zeramatzan izarrak ikusteko. Kosmonautek euren artean proba medikuak egin zituzten, eta espazioan landareen hazkuntza aztertu zuten.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herrialdea: Errusia
  • Jaurtiketa data: 1971ko apirilak 19
  • Luzera: 15,8 metro
  • Gehienezko diametroa: 800 metro
  • Bolumen bizigarria: 90 metro kubiko
  • Pisua jaurtiketa unean: 18.900 kilo
  • Jaurtigailua: Proton (3 etapa)
  • Eguzki panelen hedadura: 20 metro karratu
  • Eguzki panel kopurua: 4
  • Loturagune kopurua: 1
  • Tripulatutako misioak: 2
  • Iraupen luzeko tripulatutako misioak: 1
  • Materialak: burdina eta artilea
  • Tripulazioa: gehienez ere 5 kosmonauta.

Saliut 1era espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saliut 1era egin zen lehen espedizioa Soiuz 10a izan zen, estazioarekin apirilak 23an lotu zena, bertan 5 ordu eta erdi emanez. Tripulazioa, arazo tekniko baten ondorioz, ezin izan zen estaziora sartu, eta Lurrera itzuli behar izan zuen.

Bigarren misioa, Soiuz 11n joan zena, bertan 23 egunez egon zen. Alabaina, misioak istripu tekniko bat izan zuen lurrera itzultzean, horren ondorioz tripulazio guztia hil zelarik.


Espedizioa Tripulazioa Jaurtiketa
data
Jaurtiketa Lurreratze
data
Lurreratzea Iraupena
- egunak -
Soyuz 10 Vladimir Shatalov,
Aleksei Yeliseyev,
Nikolai Rukavishnikov
1971ko apirilak 23
23:54:06 UTC
Soiuz 10 1971ko apirilak 25
23:40:00 UTC
Soiuz 10 0
Soiuz 11 Georgi Dobrovolski,
Viktor Patsayev,
Vladislav Vólkov
1971ko ekainak 6
04:55:09 UTC
Soiuz 11 1971ko ekainak 29
23:16:52 UTC
Soiuz 11 23,77